Software-ingeniaritzan, web aplikazioa (ingelesez webapp) deitzen zaio erabiltzaileek web arakatzaile bat erabiliz urrutiko zerbitzari batean exekutatu dezaketen aplikazioari, dela intranet batean, dela Interneten. Bestela esanda, software aplikazio bat da, web arakatzaileek exekuta dezaketen lengoaian idatzia, exekuzioa arakatzailearen esku uzteko.

Web aplikazioen abantailak honako hauek dira, besteak beste:

  • Web arakatzailea eskuraerraza eta praktikoa da
  • Web aplikazioak independenteak dira sistema eragilearekiko
  • Eguneraketak, zuzenketak eta abarrak zerbitzarian zuzenean egiten dira, eta beraz ez dago bertsio bakoitza milaka erabiltzailerengana helarazteko beharrik

Webmail aplikazioak, wikiak, weblogak, online dendak eta Wikipedia bera web aplikazio adibide ezagunak dira.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.