Ireki menu nagusia

Arabiako itsasoa[1] edo Omango itsasoa (arabieraz: بحر العرب, Bahr al-'Arab, latinez: Mare Erythraeum) Indiako ozeanoko itsasoa da, Asiako hegoaldean dagoena, Arabiar penintsula eta India artean.[2] Zabalera handiena 2.400 kilometro inguru da, eta sakonera handiena 4.652 metro, Arabiatik hurbil. Ur guztiz epelak eta gazitasun handikoak dira.

Arabiako itsasoa
Arabiako itsasoa hemen kokatua: Asia
Arabiako itsasoa
Arabiako itsasoa
Arabiako itsasoa (Asia)
Arabian Sea map.png
Ozeanoa Indiako Ozeanoa
Eskualdea India, Iran, Maldivak, Oman, Pakistan, Somalia, Arabiar Emirerri Batuak, Yemen
Kontinentea Asia
Koordenatuak 18° N, 66° E / 18°N,66°E / 18; 66Koordenatuak: 18° N, 66° E / 18°N,66°E / 18; 66
Azalera 3.862.000 km²
Zabalera 2.400 km
Sakonera handiena: 4.652 m

Bi adar nagusi ditu: Adengo golkoa hego-mendebaldean, Bab al-Mandab itsasartearen bidez Itsaso Gorriarekin lotzen dena; eta Omango golkoa iparraldean, Ormuzko itsasartearen bitartez Persiar golkoarekin lotzen dena. Honako estatu hauekin du itsasertza: Arabiar Emirerri Batuak, India, Iran, Maldivak, Oman, Pakistan, Somalia eta Yemen. Indus da bertara isurtzen den ibai handiena.

ItsasbideakAldatu

Merkataritza itsasbideak antzinatik zeharkatu dute Arabiako itsasoa, Ekialde Hurbileko herrialdeak Afrika ekialdea, India, Asia hego-ekialdea eta Txinarekin lotuz. Historian zehar, marinelek dhow izeneko ontzietan urak igarotzen zituzten montzoi haizeetaz baliatuz. Gaur egun merkataritza itsasbide nagusietakoa da, Europa eta India lotuz Suezko kanalean barna, Mediterraneoa eta Itsaso Gorria konektatzen baititu.

Itsasertzeko hiri nagusiak honakoak dira: Bombay, Surat, Goa, Mangalore eta Kochi (India), Karatxi eta Gwadar (Pakistan) eta Aden (Yemen).

ErreferentziakAldatu