Zafiro
Zafiroa korindoiaren aldaerei deitzen zaie haien kolorea gorria ez beste edozein denean. Zafiroak aluminio oxidoak dira (Al2O3). Naturan agertzen da, baina modu artifizialean ere sor daiteke kristalezko bola handiak eratuz. Gogortasuna handikoa denez, zafiroak aplikazio asko ditu, esaterako osagai optiko infragorrietan, iraupen luzeko leihoetan edo olata elektronikoetan.
Zafiroa | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Minerala |
Formula | Aluminio oxidoa, Al2O3 |
Sistema kristalino | Trigonala |
Identifikazioa | |
Kolorea | Edozein kolore gorria salbu (azken hau errubia da) |
Habitoa | Masiboa eta bikortsua |
Esfoliazioa | Ez |
Gogortasuna Mohs eskalan | 9,0 |
Distira | Beirakara |
Pleokroismoa | Sendoa |
Urtze puntua | Urtezina |
Disolbagarritasuna | Disolbaezina |
Korindoia aluminio oxido puruz eratuta dago. Beste elementu batzuen (burdina, titanioa, kromoa...) kantitate txikiak baditu, korindoia koloreztatua ageri da eta zafiro deitzen zaio. Korindoitik eratorritako kalitate eta kolore guztietako harribitxi guztiei zafiro deitzen zaie, erabat gorria den aldaerari (honi errubi deitzen zaio) eta laranja arrosakara den aldaerari (padparadscha) salbu.