Pamir[1] Erdialdeko Asiako mendikatea da, ipar-ekialdeana Tian Shan, hego-ekialdean Karakorum, ekialdean Kunlun eta hego-mendebaldean Hindu Kush mendikateekin biltzen delarik. Munduko mendi altuenetako batzuk dituzte, Himalaiakoak eta gero. Txinan Kongling (txinera tradizionalez: 葱嶺) edo "Tipula mendiak" izenaz ezagunak dira,

Pamir
Location map Pamir mhn.svg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaKongur Tagh
Garaiera7.649 m
Luzera500 km
Zabalera300 km
Azalera120.000 km²
Geografia
Koordenatuak39°N 72°E / 39°N 72°E / 39; 7239°N 72°E / 39°N 72°E / 39; 72
Honen parte daAlpetar gerrikoa
Geologia
GaraiaKarbonifero

Pamir eskualdeko erdigunea Tajikistango Gorno-Badakhshan oblastean dago, baina iparraldean Kirgizistanera, mendebaldean Afganistanera, ekialdean Txinara eta hegoaldean Pakistanera ere hedatzen dira.

Bere kokapena estrategikoak auzi asko sortu ditu historian zehar, antzinean iparraldeko Zetaren bidea hortik pasatzen zenetik XX. mendeko Txina eta SESBen arteko mugen liskarretara.

Mendikateak glaziar asko ere baditu, tartean 72 km duen Fedtxenko glaziarra, handiena eskualde polarretik kanpo.

TontorrakAldatu

Mendikatearen hiru mendi nagusiak honako hauek dira:

Independentzia mendigunea (6.940 m) 7 milako mugatik behera gelditzen da.

Aditu batzuen ustez, Kongur Tagh (7.649 m) mendigune honetako tontorrik altuena da, ekialdean dagoena, Xinjiang eskualdean (Txina). Gauza bera gertatzen da Muztagh Ata (7.509 m), batzuen ustez mendikate honetako punta dena, Kunlun mendietakoa.

Parke NazionalaAldatu

Pamir Parke Nazioanala sortu zuten 1992an. Bertan bizi dira animalia espezie ugari, besteak beste: Hartz arreak, elur-lehoinabarrak, otsoak, markhorrak, Marco Polo argaliak, Asiako erdialdeko kaioak eta indiar antzarak.[2]

2013an izendatu zuten Gizateriaren ondaretzat.

Ikus, gaineraAldatu

Argazki galeriaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu