Postagutunak, idatzizko agiriak, dirua eta paketatutako objektuak bidaltzaile izeneko pertsona batengandik jaso, helbide batera garraiatu eta bertan hartzaile izeneko pertsona bati emateko sistema bat da. Posta zerbitzua unibertsala eta publikoa da: munduko edozein tokitako edozein pertsonatara igor daiteke gutun edo objektu bat.
Posta: bidali nahi diren gutunak postontzira bota, posta zerbitzuak bertatik jaso eta gutunak adierazten duen hartzaileari bidaliko dio.
Artikulu hau garraio zerbitzuari buruzkoa da; Italiako udalerria gaitzat duena beste hau da: «Posta (Italia)»