Solido (txanpona)

Bizantziar txanpona

Bizantziar solidoa 324 eta 337 urteen artean erromatar enperadorea izan zen Konstantino Handiak aureo zaharra ordezteko sortu zuen urrezko txanpon bat izan zen. "Nomisma" eta "bezant" izena ere jasotzen zuen. Bere pisua 4,5 gramokoa da, 22 milimetroko zabalera du eta bere urrearen purutasuna 0,900ekoa da. Bi zatiki ditu. Bata semis deritzona, eta solido erdiko balioa duena. Bestea trientes, solido herena balio duena. Latinez, solidoaren plurala solidii da.

Juliano enperadorearen solidus-a

Bizantziar solidoaren sorrerarekin, Konstantino I.ak krisian zegoen Erromatar Inperioaren ekonomia egonkortzea lortu zuen txanpon erreforma bat hasi zuen, inolako zalantzarik gabe lortu zuena, Bizantziar Inperioa edo Ekialdeko Erromatar Inperioko ekonomiaren oinarri bihurtuz. Solidoak valió iraunkor bat mantendu zuen Mendebaldean IX. mendera arte, Ekialdean nazioarteko merkataritzan truke txanpon bezala XI. mendera arte erabili zen bitartean.

Bere ospea bere pisu eta purutasunaren iraunkortasunean oinarritzen zen.

Lehen solidoek (solidii) Konstantino Handiaren aurpegia zeramaten aurpegiaren aldean eta erromatarren erlijio zaharraren alegiaren bat beste aldean, 313an kristautasuna legeztatua izan ondoren greziar gurutze bat edo aingeru bategatik ordeztua izan dena.

Justiniano II.a enperadorearen erregealdian (685-695 eta 705-711), enperadoreen aurpegiak atzealdean jarri ziren, aurrealdea Jesusen irudiarentzat utziz.

Abd al-Malik ibn Marwan omeiatar kalifak bizantziar solidoaren pisu eta purutasun ezaugarri berberak zituen dinar izeneko txanpon bat sortu zuen 691 eta 692 urteen artean, hala Bizantziar Inperioa eta Omeiatar Kaliferriaren artean zegoen gatazka politiko, erlijioso eta militarrak areagotuz. Bi herrialde horien arteko gatazkak jarraitu bazuen ere, kalifak, 697an dinarrak txanpon aren bi aldeetan Koranaren bertsoak jartzea agindu zuen.

Bizantziar solidoaren aurrekari historikoa soilik aureo bezala ezagutzen den solido aureo erromatarra izan zen.

Bizantziar solidoa txanpontzeari Alexios I.a Komneno enperadorearen agintaldian (1081-1118) utzi zitzaion hyperpyron izeneko purutasun handiagoko txanpon bategatik ordeztua izan zelarik.


Aurrekoa
Aureoa
Erromatar txanponak
IV. mendea-XI. mendea
Ondorengoa
Hyperpyron

Kanpo estekak

aldatu