Toledoko Santa Maria Katedrala

Toledoko Santa Maria Katedrala (gaztelaniaz: Catedral de Santa María de Toledo), Toledoko Katedral Primatua ere deitua eta Toledoko Goi Elizbarrutiko egoitza dena, Espainiako arkitektura gotikoaren magnum opus edo lan gailentzat hartzen den eraikin bat da. 1226. urtean hasi zen eraikitzen, Fernando III.a Santua Gaztelako erregearen erregealdian eta azken ekarpen gotikoak XV. mendean eman ziren, 1493an, Errege Katolikoen erregealdian erdiko nabeko oinetako gangak itxi zirenean. Olías del Rey udalerriaren barnean dagoen Olihuelas parajeko harri zuriz eraikia dago.

Toledoko Santa Maria Katedrala
Kultura ondasuna
Toledoko Katedrala
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela-Mantxa
ProbintziaToledoko probintzia
UdalerriaToledo
Koordenatuak39°51′26″N 4°01′26″W / 39.8571°N 4.0239°W / 39.8571; -4.0239
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1226
Izenaren jatorriavirgin birth of Jesus (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Toledo (en) Itzuli
IzenaMaria
ErabiltzaileaMuseo Catedralicio (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaPetrus Petri (en) Itzuli
Estiloaarkitektura gotikoa
Dimentsioak44 (altuera) × 56 (zabalera) × 113 (luzera) m
Ondarea
BICRI-51-0000097
Webgune ofiziala

Eskuarki Dives Toletana bezala ezagutzen da (toledotar aberatsa zentzuarekin).

Historia

aldatu

Jatorria

aldatu

Urteetan zehar, idatzi gabeko tradizio herrikoiak gaur egun katedrala dagoen toki honetan bertan San Eugenio lehen artzapezpikuaren garaiko lehen tenplu bat egon zela kontatu du. Tenplu hau, bigarren aldiz 587an sagaratua izan zen, aldaketa batzuk jasan ondoren, klaustroan dagoen XVI. mendean agertutako idazkuna horren lekuko delarik, testu honekin:

« Jaungoikoaren izenean sagaratua izan zen Santa Mariaren eliza era katolikoan, 625. aroko apirileko idusetako lehen egunean, gure errege loriatsu Flavio Rekaredoren erregealdiko zorioneko lehen urtean (587ko apirilak 13) »


Hiria Hispania bisigodoko gotzaindegi egoitza izan zen. Toledoko kontzilio ugariak dira bere iragan eklesiastiko garrantzitsuaren lekuko. Rekaredo I.ak ere han egin zion uko arrianismoari bere garaian. Musulmanen inbasioak ez zuen kristau eragina berehalakoan ezabatu eta gotzaindegiaren egoitza beste toki batera eramana izan zen, orain Alfizengo Santa Mariaren elizan ezarria geratuz.

Uste denez, bisigodotar garaiko gotzain eraikina berriz ere eraldatua izan zen Toledoko meskita nagusi bihurtzeko. Ikertzaile batzuk diotenez, meskitaren otoitz gela egungo katedralaren bost nabeen gorputzarekin bat dator: sahn edo patioa egungo klaustroaren eta San Pedroren kaperaren zati batekin bat letorke, eta alminarra kanpandorrearekin. Egungo datu arkeologikoetan musulman eraikinaren hondakin batzuk ikus ahal daitezke: Santa Luziaren kapera barnean sartutako zutabe islamiko bat; koruaren kanpoaldea babesten duten haitzurdinezko fusteak antzinako musulman eraikin bat probestuz egin ziren, girolako eta kapera nagusiko triforioko kalifa-herri garaiko estiloaz eginiko elkargurutzatutako arkuak Kordobako eraikuntza ohitura musulmanekin bat datoz, bere egitura kristau estilokoa den arren.

Alfontso VI.aren katedrala

aldatu
 
Katedralaren oinplanoa.

Toledoko hiria Alfontso VI.a Gaztelakoa erregeak konkistatu zuen 1085ean. Hiria odolik isurtzeko beharrik izan gabe ematea posible egin zuten kapitulazioetako puntu bat errege honek gurtza eraikinak, musulmanen zein kristau-mozarabiar biztanleria handiaren erlijioa eta ohiturak errespetatu eta kontserbatzeko egin zuen promesa izan zen, eta, jakina, horien artean meskita nagusia zegoen. Handik gutxira, erregeak Estatu kontuengatik alde egin behar izan zuen, hiriko agintari bezala bere emazte Konstantza eta Sahaguneko monasterioko abadea zen Bernardo Sediracekoa (edo Bernardo Clunykoa) geratu ziren, azken hau Toledoko artzapezpiku kargura goratua izan zena. Bi pertsona hauek, elkar hartuta eta erregea ez zegoela probestuz Juan de Mariana abadeak Espainiako Historia Orokorra izeneko bere lanean kontatzen duenaren arabera, matxinada bat, inork nahi ez zuen altxamendu bat eta konkistatu berria zen hiriaren hondamena eragiteko zorian utzi zuen zoritxarreko gertakari bat protagonizatu zuten.

Kontua honako hau izan zen: 1087ko urriak 25ean, artzapezpikuak (Konstantza erreginarekin adostuta), meskitaren barrutia indarrez hartzeko jende armatua bidali zuen. Jazoera honen ondoren behin-behineko aldare bat ezarri zuten eta alminarrean kanpai bat jarri zuten kristau ohitura jarraituz "Mahomaren legearen zikinkeriak jaurtitzeko". Juan de Marianak dioenez, gertatutakoa jakindakoan Alfontso VI.a horrenbeste haserretu zen ezen erregina eta artzapezpikua ere ez zirela hura baretzeko gai izan eta gertakari horretan zerikusia izan zuten ia guztientzat heriotz zigorra agindu zuela. Elezaharrak dioenez musulmanak izan ziren bakea lortzeko benetako bitartekariak, Abu Walid negozialari eta alfakiarekin, nork erregeari usurpazioa legitimotzat onartzen zutela zioen tolerantziazko mezu bat eraman zion. Keinu hau gogoratu eta eskertzeko, XV. mendeko katedraleko kapituluak omenaldi bat eskaini zion eta bere irudia enkargatu zuen kapera nagusiko zutabeetako batean jartzeko, honela bere oroitzapena betikotuz. Gertakari hau ez dago dokumentatua eta arte historialari askok irudi horretan musulman itxurako apaiz bat ikusten dute. Gertakari haren ondorio bezala toledotar meskita sagaratua geratu zen eta katedral kristau bihurtua, bere egituran ia aldaketarik egin gabe.

Meskita izan zenaren planorik ez da kontserbatzen eta eraikin hau nolakoa zen ere ez da ezagutzen, baina beste hiri batzuetan (Sevilla, Jaen, Granada, Malaga eta Kordobako meskita bera) kontserbatutako hondakinak kontutan hartuz zutabezko eraikin bat zela suposa daiteke, beharbada beste eraikin bisigodo eta erromatar batzuetatik probestutako zutabe gainean ferra arkuak zituena. Litekeena da Toledoko El Salvador elizaren oso antzekoa izatea, aurretik meskita izan zena.

Kanpo estekak

aldatu