Kanela
Kanela kanelondoaren azala osatzen duen gai urrintsua da, hodi txikien eitea duena, janari gozoak ontzeko erabiltzen dena.[1]
Kanela | |
---|---|
Espezia | |
Materialak | zuhaitz azala |
Historia | |
Honen produktua | Kanelondo |
Sorrera-data | K.a. 2000 |
Kanela izen bereko zuhaitzaren azal edo oskola da. Azal hau zotzetan mozten da, ximenki lehortzen utzi eta tutu eran biltzen da.
Kanela Sri Lankan (garai bateko Zeilan), Seychelle uharteetan eta Madagaskarren ekoizten da. Txina, Indonesia eta Vietnamen "cassia" izeneko bestelako mota mingotsagoa lantzen da.
Sukaldean
aldatuKanela egoki dator bai plater gazi nahiz gozoekin ere. Kanela hautsa txerriki, muskuilu, patata, azenario, gazta, arrautzirindutako xerra edota urdaiazpiko erregosi plateretan erabili ohi da.
Plater gozoetan, hautsean edo adar moduan, oso ongi dator konpota, arroz-esne, natilla, krema, izozki edo sagar-tartak prestatzeko.
Zurrakapote, urardo, esne, te eta, nola ez, egindako txokolateari erebere zapore berezia ematen die.
Nutrizioa
aldatuBalio nutrizionala 100g-ko | |
---|---|
Energia | 1,035 kJ (247 kcal) |
80.6 g | |
Azukreak | 2.2 g |
Zuntz dietetikoak | 53.1 g |
1.2 g | |
4 g | |
Bitaminak | Kopurua %EB† |
A bitamina ekib. | 2% 15 μg |
Tiamina (B1) | 2% 0.02 mg |
Erriboflabina (B2) | 3% 0.04 mg |
Niazina (B3) | 9% 1.33 mg |
B6 bitamina | 12% 0.16 mg |
Folato (B9) | 2% 6 μg |
C bitamina | 5% 3.8 mg |
E bitamina | 15% 2.3 mg |
K bitamina | 30% 31.2 μg |
Gatz mineralak | Kopurua %EB† |
Kaltzio | 100% 1002 mg |
Burdina | 64% 8.3 mg |
Magnesioa | 17% 60 mg |
Fosforoa | 9% 64 mg |
Potasioa | 9% 431 mg |
Sodioa | 1% 10 mg |
Zink | 19% 1.8 mg |
Beste batzuk | Kopurua |
Ura | 10.6 g |
| |
†Ehunekoak AEBko heldu batentzako eguneroko gomendio dietetikoak hartuta kalkulatu dira. Iturria: USDA FoodData Central |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ «FoodData Central» fdc.nal.usda.gov (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |