Ormuzko itsasartea[1] (arabieraz: هرمز‎, persieraz: تنگه هرمز‎) Omango golkoaren eta Persiar golkoaren artean kokaturiko itsasarte estua da. Omango golkoa itsasartearen hego-ekialdean dago; eta Persiar golkoa, hego-mendebaldean. Iparraldeko kostaldean Iran du; eta hegoaldekoan, Arabiar Emirerri Batuak eta Musandam gobernantzia (Oman). 55 eta 95 kilometro arteko zabalera du.

Ormuzko itsasartea
OzeanoaIndiako ozeanoa
KontinenteaAsia
Koordenatuak26°36′N 56°30′E / 26.6°N 56.5°E / 26.6; 56.5
Zabalera55-95 km
Sakonerabatez bestekoa: 80 m
handiena: 200 m

K. a. VII. mendetik XIX. menderaino piraten babesleku zen. Gaur egun, Persiar golkoko petrolioa esportatzen duten petrolio ontzien pasabidea izanik, garrantzi estrategiko handikoa da. Ormuzko itsasartearen uretan munduko petrolioaren bosten bat garraiatzen da. Aipagarria da Ormuz uharteko izen bereko hiria, Ekialdeko perlen eta salgaien merkataritza-portu nagusia izan zena.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu