Pisako Errepublika
Pisako Errepublika (italieraz Repubblica di Pisa) XI. mendetik aurrera Toskanako Pisa hiriburutzat zuen estatu de facto independiente bat izan zen. Merkataritza gune garrantzitsua bilakatu eta hiriko merkatariek Mendebaldeko Mediterraneoan euren itsas nagusitasuna ezartzearen ondorioz bere botere ekonomia areagotuz joan zen. Bere garai ekonomiko gorena XI. mendean zehar izan zuen, baina 1284an Genovako Errepublikaren aurka Meloriako guduan borrokatu eta porrota jasan ondoren, ez zuen gehiago bururik jaso ahal izan. 1402an Viscontitarrei saldua izan zen, eta hiriak florentziarrei erresistentzia hutsal bat jarri ostean, 1406ean Florentziako Errepublikak bereganatu zuen.
Pisako Errepublika Repubblica di Pisa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
XI. mendea – 1406 | |||||||
Errepublika | |||||||
| |||||||
Goiburua Urbis me dignum pisane noscite signum | |||||||
Pisa hiriaren XI. mendeko mapa. | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Pisa | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Toskanera, latina eta italiera | ||||||
Erlijioa | Eliza Katoliko Erromatarra | ||||||
Historia | |||||||
|
Erdi Aroan Italiako Itsas Errepublikak osatzen zituzten Errepubliketako bat izan zen.