Ireki menu nagusia

Kochi (malabareraz: കൊച്ചി), lehen Cochin, Indiako Kerala estatuko hiria da, herrialdearen hego-mendebaldean dagoena. Indiak Arabiako itsasoaren ertzean duen itsas portu garrantzitsuena da[1]. Hiriak 601.574 biztanle ditu (2011[2]) eta metropoli-eremuak 2.117.990[3].

Kochi
കൊച്ചി
 India
Kochi India.jpg
Administrazioa
Herrialdea  India
Estatua Kerala
Izen ofiziala കൊച്ചി
Jatorrizko izena Cochin
Posta kodea 682
Geografia
Koordenatuak 9° 58′ 00″ N, 76° 17′ 00″ E / 9.9666666666667°N,76.283333333333°E / 9.9666666666667; 76.283333333333Koordenatuak: 9° 58′ 00″ N, 76° 17′ 00″ E / 9.9666666666667°N,76.283333333333°E / 9.9666666666667; 76.283333333333
Kochi (India) hemen kokatua: India
Kochi (India)
Kochi (India)
Kochi (India) (India)
Azalera 94,88 km²
Altuera 0
Demografia
Biztanleria 677.381 bizt. (2011)
Metropolia 2.117.990
Dentsitatea 7.139,34 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1958-04-01
Telefono aurrizkia 0484
Ordu eremua UTC+05:30
Hiri senidetuak Piatigorsk eta Fresno
Matrikula KL 7
http://www.corporationofcochin.org

HistoriaAldatu

Antzinatean ere garrantzitsua zen. Indogrekoek, erromatarrek, juduek, arabiarrek eta txinatarrek ezagutzen zuten. 1102. urtean Kochiko Erresumako egoitza bihurtu zen: Arabiako itsasoko erregina esaten zioten hiriari. XIV. mendetik aurrera, espezien salerosketen merkataritzako gune garrantzitsua zen.

1503. urtean, portugaldarrek hartu zuten hiria, eta Portugaldar Indiaren hiriburua izan zen 1530. urtera arte. Orduan Goa ezarri zuten hiriburutzat. Gerora hiria Herbeheretar Inperiokoa (1663tik aurrera), Mysoreko erresumakoa (1777tik aurrera) eta Britainiar Inperiokoa (1814tik aurrera) izan zen. 1947. urtean Indiak independentzia lortu zuenean, Kochi izan zen entitate berrira bere borondatez lotu zen lehenengo lurraldea.

Milaka urtetan hainbat migrazio bizi izan dituen hiria izanik, kultura mordoa batzen dira Kochin, eta hiriko ondareak ere nahaste hori erakusten du, tradizioa eta modernitatea batuz.

EkonomiaAldatu

XXI. mendean hazkunde ekonomiko nabarmena izan duenez, hiriaren garapena ere handituz joan da. Garraioen industria, nazioarteko merkataritza, turismoa, informazio- eta komunikazio-teknologiak dira bertako jardunbide nagusiak. Izan ere, Keralako merkataritza-gune garrantzitsuena da Kochikoa, eta India osoan gehien eta azkarren hazten doan bigarren mailako hiria da. Horrenbestez, urbanizazio-arazoak ere badaude, trafikokoak eta ingurumenaren gaineko eraginari dagozkion arazoak batez ere.

GeografiaAldatu

 
Arrantzaleak txalupa tradizionaletan

Indiako hego-mendebaldeko kostaldean dago Kochi, penintsula bateko iparraldean. Mendebaldera Arabiako itsasoa dauka, ekialdera estuarioak. Itsas mailan dago hiriaren eta metropoliaren parterik handiena, 48 kmko itsasertzarekin.

Administratiboki, 70 barruti daude hirian. Landarediari dagokionez, mangladitan aberatsa da; animaliei dagokienez, paseko hegazti askok egiten dute habia bertan.

KlimaAldatu

Kochin montzoi-klima dago, tenperatura-gorabehera txikiekin urte osoan. Urtaro euritsuena ekaina-iraila bitartean izaten da.

Datu klimatikoak (Kochi)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 35 37 37 34 35 33 35 35 38 35 34 33 38
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 30 31 31 31 31 28 28 28 28 29 30 30 30
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 23 25 26 26 26 25 24 24 25 25 25 23 25
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 17 18 20 21 22 21 21 20 22 20 20 19 17
Pilatutako prezipitazioa (mm) 21.9 22.9 35.3 124.0 395.7 720.7 697.2 367.8 289.4 302.3 175.1 48.3 3228.3
Iturria (1): Weatherbase[4]
Iturria (2): MSN India[5]

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kochi (India)  
  1. Kochi Global.britannica.com
  2. 2011ko erroldaren behin-behineko emaitzak: Kerala Censusindia.gov.in
  3. 2011ko erroldaren emaitzak: hiri eta metropoli eremuak Censusindia.gov.in
  4.   Kochi, India Weatherbase . Noiz kontsultatua: 2010-07-01 .
  5.   Kochi, India MSN India . Noiz kontsultatua: 2010-08-03 .