Nizeako Inperioa
Nizeako Inperioa (grezieraz: Βασιλεία τῶν Ῥωμαίων) estatu greko bizantziarra izan zen, Bizantziar Inperioko aristokraziak 1204. urtean sortutakoa, Konstantinopla gurutzatuen esku geratu zenean. Hiriburua Nizea zen.
Nizeako Inperioa Βασιλεία τῶν Ῥωμαίων Basileía tôn Rhōmaíōn | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1204 – 1261 | |||||||
Autokrazia | |||||||
Latindar Inperioa, Nizeako Inperioa, Trebizondako Inperioa eta Epiroko Despoterria. Mugak ezezagunak dira. | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Nizea (de iure) Nymphaeum (de facto) | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Greziera | ||||||
Erlijioa | Eliza Ortodoxoa | ||||||
Historia | |||||||
|
Historia
aldatu1204an, guratzatuek Konstantinopla hartu zutelarik, Teodoro I.a Laskaris enperadoreak Nizeara ihes egin zuen bere jarraitzaile batzuekin; han estatu berri bat sortu zuen, Bizantziar Inperio berria eratzeko eskaerari erantzunez. Inperioa Asia Txikiko eta Greziako lurretara zabaldu zen, baita Epiro Despoterrira ere. Berez, inperio- eta erlijio-boterez Bizantziar Inperioaren ondorengo zuzena zenez, eskualdeko bizantziarrak erakarri zituen, ekonomia-, biztanleria- eta kultura-garapen handia lortuz.
1261. urtean Mikel VIII.a Paleologo enperadoreak eta Alexis Estrategopoulos jeneralak Konstantinopla berriz konkistatu zutenean amaitu zen Nizeako Inperioaren aldia, Bizantziar Inperioa berrezarri egin zutelako.
Nizeako Inperioko enperadoreak
aldatuNizeako Inperioko enperadoreak Laskaris dinastiakoak izan ziren:
- Konstantino Laskaris (1204)
- Teodoro I.a Laskaris (1204-1222)
- Joan III.a Dukas Vatatzes (1222-1254)
- Teodoro II.a Laskaris (1254-1258)
- Joan IV.a Dukas Laskaris (1258-1261)
- Mikel VIII.a Paleologo (enperadorekidea, 1259-1261)