Ireki menu nagusia

Volga[1] (errusieraz: Волга, tartareraz: İdel edo Sari-su, turkieraz: İdil) mendebaldeko Errusiako ibaia da. Europako handiena da, luzera, emaria eta arroari dagokienez. Valdai muinoetan jaio eta Kaspiar itsasora isurtzen da Astrakhanen. 3.888 kmko luzera eta 1.380.000 km²ko arroa ditu.

Volga
Волга (ru)
Вид на Кинешемский мост из села Воздвиженье.JPG
Datu orokorrak
Luzera 3.530 km
Geografia
Koordenatuak 57° 15′ 05″ N, 32° 28′ 05″ E / 57.251331194444°N,32.467965694444°E / 57.251331194444; 32.467965694444Koordenatuak: 57° 15′ 05″ N, 32° 28′ 05″ E / 57.251331194444°N,32.467965694444°E / 57.251331194444; 32.467965694444
Honen parte da Unified Deep Water System of European Russia Itzuli
Herrialdea Errusia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 1.360.000 km²
Arro hidrografikoa Volga Basin Itzuli
Iturburua Valdai muinoak
Bokalea Kaspiar itsasoa
Mendizaletasuna

Errusiako mendebaldea zeharkatzen du, eta nazioko ibaitzat jotzen da herrialde horretan. Izan ere, bertako 20 hiri populatuenetatik, 11, tartean Mosku hiriburua, Volgako arroan daude kokatuta. Munduko urtegi handienetako batzuk ere Volgan daude.

Eduki-taula

IzenaAldatu

Eztabaidan dago, izena eslaviarra edo fino-ugriarra den. Errusiar Волга hitzak eslaviar влага, волога (euskaraz «hezetasuna») hitzekin lotura du. Fino-permiar jatorria Karelierako Valkia edo Valgia (euskaraz «zuria») hitzekin duen loturan datza.

IbilbideaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Volgako eskualdea»

Volga ibaia Kaspiar itsasoaren arro endorreikoan dago. Iturburua Valdai muinoetan (228 m) (Tver oblasta) du. Gero, Sterzh lakua, Tver, Dubna, Ribinsk, Jaroslavl, Nizhni Novgorod eta Kazan zeharkatzen ditu. Hortik hegoalderako bidea hartzen du, Ulianovsk, Toliatti, Samara, Saratov eta Volgograd zeharkatuz. Kaspiar itsasoan du ahoa, Astrakhanen ondoan.

Oso gainbehera leuna du, eta geldoa da; nolanahi ere, ibilguaren goialdean ur-laster azkarra du.

HidrologiaAldatu

Neguko izotzak ibaiaren ur emaria murrizten du. Udaberrian, berriz, asko hazten da, eta urtegien bidez erregulatzen dira ur emariaren gorabeherak. Volgograden, ibaiadar nagusienen ura jaso ostean, urteko batezbesteko emaria 8.364 m³/s da. Emari handiena maiatzean du (25.805 m³/s) eta txikiena urtarrilan (3.085 m³/s)[2].

Volgaren batez besteko emariak (/s) Volgograden neurtuak[2]
Datuak: 1879-1958 bitartean

 

EkonomiaAldatu

Errusiako garraibide nagusietako bat da Volga, ontziz ibiltzeko egokia baita ia ibilbide osoan. Ubideek Itsaso Zuria, Baltiko, Itsaso Beltza eta Azov itsasoarekin lotzen dute. Ibaiaren ibilbidean eraiki diren ur indarretxeen artean Kuibishev eta Volgogradekoak dira aipagarrienak.

Ibaiadar nagusiakAldatu

  • Aktuba ibaia.
  • Samara ibaia.
  • Kama ibaia
  • Kazanka ibaia.
  • Sviiaga ibaia.
  • Vetluga ibaia.
  • Sura ibaia.
  • Kerzenets ibaia.
  • Oka ibaia
  • Uzola ibaia.
  • Unza ibaia.
  • Kostroma ibaia.
  • Kotorosl
  • Sheksna ibaia.
  • Mologa ibaia.
  • Kasinka ibaia.
  • Nerl ibaia.
  • Medveditsa ibaia.
  • Dubna ibaia.
  • Sosa
  • Tvertsa.
  • Vazuza ibaia.
  • Selizarovka ibaia.

UrtegiakAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Volga