Lapis lazulia antzinatik bere kolore urdin sakonagatik harribitxi gisa erabiltzen den arroka da. Bere osagai nagusia lazurita da.

Infotaula de mineralLapis lazuli
Ezaugarri orokorrak
KategoriaArroka
FormulaMineralen nahastea, nagusiki lazurita
Sistema kristalinoEz, harria baita
Eponimoaharri eta zeru
Identifikazioa
KoloreaUrdina, kaltzita zuriz eta piritaz zipriztindua
HabitoaKonpaktua, masiboa
Gogortasuna
Mohs eskalan
5 - 5,5
DistiraHitsa

Lapis lazulia milaka urtez erauzi da Afganistango Badakhsan probintzian, eta bere merkataritza hain zaharra da, hilobi neolitikoetan aurkitu izan dela. Arte historian pigmentu urdin preziatuena egiteko erabili izan da: itsasoaz haraindiko urdina. Erdi Aroan itsasoaz iristen zelako deitzen da horrela[1] . Pigmentu oso garestia izan zen sintesi kimikoaren bidez sintetizatu zen arte. Oso pigmentu egonkorra den arren, olio pinturan degradazio kasuak detektatu dira[2].

Erreferentziak

aldatu
  1. idatzia, Zientzia Kaiera-k; 27Eka2017; Comentarios1. (2017-06-27). «Urdinean blai» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  2. (Ingelesez) Amsterdam, Universiteit van. (2017-11-14). «Ultramarine disease - NICAS» www.nicas-research.nl (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).

Kanpo estekak

aldatu