Enbaxadorea atzerriko gobernu baten edo nazioarteko erakunde baten aurrean egiaztatutako funtzionario diplomatiko bat da, jaio den herrialdearen ordezkari bezala lan egiteko. Ohiko hizkeran, atzerriko hiriburu batean dagoen ordezkariari esaten zaio enbaxadore. Herrialde hartzaileak, enbaxadoreari, enbaxada izeneko lurralde propio eta zehatz bat ematen dio, immunitate diplomatikoa duena.

Bi herrialderen arteko diplomazia kasuetan, enbaxadoreak eta enbaxadak, estatu interesa duten gaiei buruz jarduten dute, ordezkatzen den herrialdea eta herrialde hartzailearen artean. Gai horiek, politika, ekonomia, diplomazia, kultura, turismo edo merkataritzari buruzkoak izan daitezke, baita itunak eta nazioarteko harremanetan egon daitezkeen beste gai asko ere.

Estatu egiaztatzaileak, atzerriko herrialde horretan hiritar gutxi baditu, aipaturiko funtzioez gain, kontsulatu batenak gehitzen dira misio diplomatiko beraren barnean, non, enbaxada duen herrialdean bizi diren bere herrialde bereko hiritarren arazo eta gaiak jorratuko dituen. Atzerrian dauden bere herrialdeko hiritarren segurtasuna bermatzeko lan egingo du, eta bere herrialdeko gobernua eta herrialde hartzailearen arteko mezularia ere izango da.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu