Aitor Elordi

Elordi
Aitor Elordi, 2016.JPG
Elordi, 2016an
Izen osoa: Aitor Elordi Txakartegi
Jaiotza data: 1996ko martxoaren 23a (25 urte)
Jaioterria: Mallabia (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,82 m
Pisua: 77 kg
Debutatze data: 2016ko urtarrilaren 3a
Debutatze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Aitor Elordi Txakartegi, pilota arloan Elordi deituraz ezaguna (Mallabia, Bizkaia, 1996ko martxoaren 23a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da, Aspe enpresarekin.[1] Erasoko joko bikaina du, eskuin bolea eta ezker gantxoa ederki baitarabiltza. 2019an bigarren mailako binakako txapelketa irabazi zuen, Oier Etxebarria atzelaria lagun.[2] Bitan izan da bigarren mailako buruz buruko txapeldunorde: 2019an eta 2020an.

Kirol lorpenakAldatu


Bigarren mailako binakako txapelketako finalak
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2019 Elordi-O. Etxebarria Agirre-Salaverri 22-20 Labrit
Bigarren mailako esku huskako txapelketako finalak
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2019 Darío Elordi 22-12 Labrit
2020 Arteaga II.a Elordi 22-12 Beotibar
Bigarren mailako lau eta erdiko txapelketako finalak
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2020 Elordi Egiguren 22-5 Beotibar

AmateurretanAldatu

  • Bergara Hiria Torneoko txapelduna
  • Josetxo Etxandixu Oroimenezko Torneoko (Lezo) txapelduna
  • Kluben arteko Euskal Herriko Txapelketako txapelduna

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «El pelotari mallabitarra Aitor Elordi debutará con Aspe el 3 de enero en el Astelena» Mugalari 2015-12-18.
  2. a b Ormazabal, Jon. (2019-03-30). «Agonia kanpaiei entzungor eginda, Elordi-Etxebarriarentzat Promozioko txapelak (20-22)» Naiz Noiz kontsultatua: 2019-04-02.
  3. (Gaztelaniaz) «Arteaga II aparta de la txapela a Elordi» Noticias de Navarra 2020-11-29 Noiz kontsultatua: 2020-12-01.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.