Fernando Arretxe

esku huskako euskal pilotaria
Arretxe I.a
Izen osoa: Fernando Arretxe Kaminondo
Jaiotza data: 1961eko abuztuaren 19a (62 urte)
Jaioterria: Luzaide ( Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: atzelaria
Debutatze data: 1981eko urriaren 22a
Debutatze pilotalekua: Labrit, Iruñea

Fernando Arretxe Kaminondo, pilota arloan Arretxe I.a deituraz ezaguna (Luzaide, Nafarroa Garaia, 1961eko abuztuaren 19a), esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen.

1981eko urriaren 22an, Iruñeko Labrit pilotalekuan debutatu zuen. 1986an bigarren mailako buruz buruko txapelketa irabazi zuen. Oso kirol ibilbide luze eta arrakastatsua izan zuen. Buruz buruko txapela bi aldiz, lau eta erdikoa behin eta binakakoa hirutan lortu zituen. Eskulari, Reur, Asegarce, Frontis eta Garfe enpresetan aritu zen.[1]

Haren seme Iker Arretxe (Arretxe II.a) ere esku huskako pilotaria da.

Palmaresa aldatu

Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1994 Arretxe Errandonea 22-12 Ogeta
1996 Eugi Arretxe 22-19 Atano III.a
1997 Arretxe Elkoro 22-18 Atano III.a
1999(1) Beloki Arretxe 22-9 Atano III.a

(1) 1999an bi txapelketa jokatu ziren, ASPE eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.

Lau eta erdiko finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1996 Arretxe Nagore 22-08 Ogeta

Binakako finalak aldatu

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1988-89 Ladutxe - Tolosa Retegi II.a - Arretxe 22-18 Anoeta
1990-91 Retegi II.a - Arretxe Salaberria - Galartza III.a 22-19 Anoeta
1991-92 Bergara II.a - Arretxe Unanue - Zezeaga 22-18 Ogeta
1992-93 (1) Alustiza - Maiz II.a Titin III.a - Arretxe 22-20 Ogeta
1993-94 Titin III.a - Arretxe Retegi II.a - Ruben Beloki 22-14 Ogeta
1995-96 Capellán - Ruben Beloki Etxaniz - Arretxe 22-18 Atano III.a

(1) 1992-93an bi txapelketa nagusi jokatu ziren, Unidas-Reur eta Asegarce enpresak ados jarri ez zirelako.

Erreferentziak aldatu

  1. Imanol MAGRO: «Laugarren gaztaroan», Berria, 2007-04-11.