Ireki menu nagusia
Tolosa
Joxean Tolosa.jpg
Joxean Tolosa, 2015ean
Izen osoa: Jose Antonio Tolosa Esnaola
Jaiotza data: 1955
Jaioterria: Amezketa (Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua: atzelaria
Debutatze data: 1976
Erretiratze data: 1995eko azaroaren 19a
Erretiratze pilotalekua: Astelena (Eibar)

Joxean Tolosa Esnaola, pilota arloan Tolosa edo Tolosa I.a deituraz ezaguna (Amezketa, Gipuzkoa, 1955) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen. Jo handikoa zen, eta gogoangarriak dira Retegi II.aren aurka jokatu zituen partidak (besteak beste, buruz buruko txapelketa nagusian Tolosak jokatutako lau finalak). Buruz buruko txapelketa nagusia behin irabazi zuen (1989) eta binakako txapelketa nagusia hirutan (1982, 1987, 1989).

1995ean, pilota profesionaletik erretiratzearekin batera, ETB 1 telebista katean lan egiten hasi zen, esku huskako pilota partiden emankizunetan esatari, Xabier Euzkitze kazetaria lagun, eta orduz geroztik horretan dihardu. Pilotaren arloan inori lotu gabea denez eta aditu gisa pentsatzen duena esaten duenez, pilotarien artean kritikari zorrotza izatearen fama du.[1]

Oso ezaguna da umore arloko Wazemank telebista saioan Euzkitze-Tolosa bikoteari egiten zioten parodia; izan ere, alegiazko Euzkitze eta Tolosa pertsonaia horiek ziren saio hartako pertsonaia arrakastatsuenak.[2]

Kirol lorpenakAldatu

Esku huskako pilotan lortu dituen titulu handienak hauek dira:

Buruz buruko finalakAldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
1986 Retegi II.a Tolosa 22-12 Anoeta
1987 Retegi II.a Tolosa 22-16 Anoeta
1989 Tolosa Retegi II.a 22-19 Anoeta
1990 Retegi II.a Tolosa 22-08 Anoeta

Binakako finalakAldatu

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
1981-82 Beristain - Tolosa Garcia Ariño IV.a - Maiz II.a 22-21 Anoeta
1985-86 Bergara II.a - Martinikorena Alustiza - Tolosa 22-15 Anoeta
1986-87 Ladutxe - Tolosa Alustiza - Galarza III.a 22-14 Anoeta
1988-89 Ladutxe - Tolosa Retegi II.a - Arretxe 22-18 Anoeta

ErreferentziakAldatu

  1. «Joxean Tolosa eta Xabier Euskitze, Amaraunean», Amarauna saioa, Euskadi Irratia, 2012-12-26.
  2.   Azkue, Garazi (2006-02-03) «Anjel Alkain: "Programa ganberroa egin nahi genuen"» Gaztezulo . Noiz kontsultatua: 2019-07-17 .

Kanpo loturakAldatu