Roberto García Ariño
Roberto García Ariño, pilota arloan Garcia Ariño IV.a deituraz ezaguna (Atxondo, Bizkaia, 1950eko otsailaren 27a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari gisa jokatzen zuen. Pilotari familiakoa, Garcia Ariño anaietako txikiena da, Jesús, García Ariño I.a eta Ángel, García Ariño II.a anaia nagusien atzetik.
Roberto García Ariño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atxondo, 1950eko otsailaren 27a (74 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko 5 final jokatu zituen, eta Binakako Txapelketa Nagusiko 3. Binakako txapela irabazi zuen 1981ean, Maiz II.a atzelaria lagun, Donostiako Anoeta pilotalekuan.
Garcia Ariño IV.aren ezaugarrien artetik nabarmentzen dira defentsarako gaitasuna eta bolean zuen trebetasuna. 17 urtez profesionaletan aritu ostean, 1990ean erretiratu zen, eta pilota sustatzen duen Asegarce enpresan sartu zen, teknikari eta intendente lanetan.
Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalak
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tanto-kopurua | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1977 | Gorostiza | García Ariño IV.a | 22-12 | Adarraga |
1978 | Bengoetxea III.a | García Ariño IV.a | 22-13 | Anoeta |
1979 | Bengoetxea III.a | García Ariño IV.a | 22-10 | Ogeta |
1981 | Retegi II.a | García Ariño IV.a | 22-11 | Anoeta |
1982 | Retegi II.a | García Ariño IV.a | 22-09 | Anoeta |
Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
aldatuUrtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tanto-kopurua | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1980-81 | García Ariño IV - Maiz II.a | Bergara II.a – Martinikorena | 22-13 | Anoeta |
1981-82 | Beristain – Tolosa | Garcia Ariño IV.a - Maiz II.a | 22-21 | Anoeta |
1982-83 | Bengoetxea IV.a – Maiz II.a | García Ariño IV.a - Gorostiza | 22-11 | Anoeta |