Ireki menu nagusia
Artikulu hau pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nagore (argipena)».
Nagore
Izen osoa: Jorge Nagore Arbizu
Jaiotza data: 1971ko irailaren 27a (48 urte)
Jaioterria: Irurtzun (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Frontis
Postua: aurrelaria
Debutatze data: 1993ko uztailaren 16a
Debutatze pilotalekua: Aritzbatalde

Jorge Nagore Arbizu, pilota arloan Nagore deituraz ezaguna (Irurtzun, Nafarroa Garaia, 1971ko irailaren 27a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelaria jokatzen du, Frontis enpresarekin. Profesionaletako estreinako partida 1993ko uztailaren 16an jokatu zuen, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Txomin Nagore futbolariaren anaia da.

Hirutan jantzi du lau eta erdiko txapel nagusia: 1995ean, 1998an eta 2003an. 1999an Errandonearekin Binakako Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Berasaluze VIII.a eta Beloki mendean hartuta.

Kirol lorpenakAldatu

Binakako Txapelketa Nagusiko finalakAldatu

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1999(1) Nagore - Errandonea Berasaluze VIII.a - Beloki 22-17 Atano III.a

Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalakAldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1995 Nagore Unanue 22-18 Ogeta
1996 Arretxe Nagore 22-08 Ogeta
1998 Nagore Eugi 22-11 Ogeta
2000 Eugi Nagore 22-05 Labrit
2003 Nagore Titin III.a 22-15 Ogeta

Kanpo loturakAldatu