Jose Martin Martinikorena
esku huskako pilotaria
Martinikorena | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Jose Martin Martinikorena | |||
Jaiotza data: | 1954ko martxoaren 26a (70 urte) | |||
Jaioterria: | Errazkin, Nafarroa Garaia ( Euskal Herria) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | atzelaria | |||
Debutatze data: | 1973ko abenduaren 3a |
Jose Martin Martinikorena, pilota arloan Martinikorena deituraz ezaguna (Errazkin, Nafarroa Garaia, 1954ko martxoaren 26a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen. Profesionaletan 1973an debutatu zuen. Hainbat titulu lortu zituen, horietan nabarmenenak 1985 eta 1986ko Binakako Txapelketa Nagusiak, Bergara II.a bikote zuela; bai eta lehiaketa berean 1981 eta 1988an lortutako txapeldunordetzak ere.
Binakako finalak
aldatuUrtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1980-81 | García Ariño IV.a - Maiz II.a | Bergara II.a - Martinikorena | 22-13 | Anoeta |
1984-85 | Bergara II.a - Martinikorena | Oreja III.a - Galarza III.a | 22-18 | Anoeta |
1985-86 | Bergara II.a - Martinikorena | Alustiza - Tolosa | 22-15 | Anoeta |
1987-88 | Retegi II.a - Errandonea | Ladutxe - Martinikorena | 22-16 | Anoeta |