Mikel Urrutikoetxea

esku huskako pilotaria
Urrutikoetxea
Izen osoa: Mikel Urrutikoetxea Azkueta
Jaiotza data: 1989ko maiatzaren 24a (34 urte)
Jaioterria: Zaratamo ( Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Asegarce
Postua: aurrelaria (batzuetan, atzelaria)
Altuera: 1,89 m
Pisua: 84 kg
Debutatze data: 2009ko ekainaren 13a
Debutatze pilotalekua: Arrigorriagako Udal pilotalekua

Mikel Urrutikoetxea Azkueta, pilota arloan Urrutikoetxea deituraz ezaguna (Zaratamo, Bizkaia, 1989ko maiatzaren 24a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelari aritzen da oro har, baina atzelari ere bai zenbaitetan, besteak beste 2016ko binakako txapelketa nagusian eta 2020koan. Baiko Pilota enpresakoa da.

Kirol ibilbidea aldatu

2009an bihurtu zen profesional, eta urte hartan bertan bigarren mailako lau eta erdiko txapelduna izan zen.[1] 2015ean, buruz buruko txapelketa nagusia irabazi zuen, finalean Olaizola II.a 22-19 mendean hartuta. Oinatz Bengoetxearen ordez sartu zen Urrutikoetxea finalean, Bengoetxea lesionatu zelako.[2] 38 urte ziren bizkaitar batek esku huskako txapelketarik preziatuena irabazten ez zuela.[3]

2015ean bertan, lau eta erdiko txapelketa nagusia irabazi zuen. 62 urte iraganak ziren, bizkaitar batek txapel hori azken aldiz erdietsi zuenetik. Urte berean, esku huskako hiru txapelketa nagusiak (buruz burukoa, lau eta erdikoa eta binakakoa) jarraian irabazitako pilotari urrien artera sartu zen. Gainera, binakakoan, berez aurrelaria den arren, atzelari aritu zen, bai eta bikain aritu ere.[4] Atzelari arituta binakakoa irabazi duen aurrelari bakarra da. Hurrengo txapelketa nagusian ere, 2016ko buruz burukoan, finalera iritsi zen, eta txapeldunorde bukatu zuen, Irribarriaren aurka 22-13 galduta. Esku huskako hiru txapelketa nagusietako lau final jarraian jokatu dituen pilotari bakanetakoa da.

Lorpenak aldatu

Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalak aldatu

Urtea Txapeldun Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2015 Urrutikoetxea(1) Olaizola II.a 22-19 Bizkaia
2016 Irribarria Urrutikoetxea 22-13 Bizkaia
2019 Irribarria Urrutikoetxea 22-20 Bizkaia

(1) Finalean Urrutikoetxeak Bengoetxea VI.a ordezkatu zuen, azken hau lesionatu zelako.[2]

Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tantoak Pilotalekua
2015 Urrutikoetxea Martinez de Irujo 22-20 Bizkaia
2017 Altuna III.a Urrutikoetxea 22-21 Bizkaia

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak aldatu

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tantoak Pilotalekua
2016 Olaizola II.a - Urrutikoetxea Martinez de Irujo(2) - Rezusta 16-10 Bizkaia
2020 Ezkurdia - Martija Olaizola II.a - Urrutikoetxea 22-13 Bizkaia

(2) Irujok eskuin eskuko hatz luzea hautsi zuen 11-10ekoan, eta jarraitzen saiatu zen arren, bertan behera utzi zuen finala.[4]

Bigarren Mailako Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak aldatu

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
2009 Urrutikoetxea Argote 22-10 Beotibar

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.