Kortabitarte
Izen osoa: Ignacio Kortabitarte Maguregi
Jaiotza data: 1912ko urtarrilaren 4a
Jaioterria: Aulesti ( Bizkaia)
Heriotza data: 1998ko uztailaren 4a (86 urte)
Heriotza herria: Elgoibar ( Gipuzkoa)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Ez
Postua: Atzelaria
Debutatze data: 1933
Erretiratze data: 1957

Ignacio Kortabitarte Maguregi (Aulesti, 1912ko urtarrilaren 4a - Elgoibar, 1998ko uztailaren 4a), pilota munduan Kortabitarte bezala ezaguna, eskuz pilotari izan zen.

Aulestin jaioa izan arren, Elgoibarren bizi zen. Kortabitartek 1933an debutatu zuen. Gerra ostean buruz buruko txapelketan parte hartu zuen, 1940an eta 1942an Atano VII.ak eta 1944an Arrasateko ezkerrak kaleratua izanda. Binakako txapelketan 1943an Ubilla I.arekin batera txapeldunordea izan zen.

1957an pilota utzi zuen.


Finalak aldatu

Urtea Txapeldun Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1943 Onaindia - Urtzelai II.a Ubilla I.a - Kortabitarte 22-21