Yves Salaberri
esku huskako pilotaria
Xala | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Izen osoa: | Yves Salaberri | |||
Jaiotza data: | 1979ko azaroaren 14a (43 urte) | |||
Jaioterria: | Lekuine (Lapurdi) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | aurrelaria | |||
Altuera: | 1,80 m | |||
Pisua: | 80 kg | |||
Debutatze data: | 2000ko ekainaren 25a | |||
Debutatze pilotalekua: | Astelena (Eibar) |
Yves Salaberri, pilota arloan Xala izenaz ezaguna (Lekuine, Lapurdi, 1979ko azaroaren 14a) esku huskako pilotari profesionala ohia da. Aurrelari jokatzen zuen.[1] 1,80 metro luze da, eta 80 kg pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2000ko ekainaren 25ean jokatu zuen, Eibarko Astelena pilotalekuan, eta 2016ko otsaileraino Aspe enpresarekin aritu zen. Ezkerra da, eta trinketean trebatu zen. Lehiaketa nagusietako lau txapel ditu: 2011ko buruz burukoa, eta 2002, 2007 eta 2010eko binakakoak. Urte askoz aritu zen ezker paretako pilotari hoberenen artean, oso jokalari teknikoa baita, tantoa erraz bukatzen duena, eta eskuin bolea bikainekoa.
Kirol lorpenakAldatu
- Buruz buruko txapelduna: 2011.
- txapeldunordea: 2004, 2010
- Binakako txapelduna: 2002, 2007, 2010.
- txapeldunordea: 2011
- Lau eta erdiko txapelduna: ez
- txapeldunordea: 2005.
FinalakAldatu
Buruz burukoakAldatu
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Markagailua | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2004 | Martinez de Irujo | Xala | 22-12 | Atano III.a |
2010 | Martinez de Irujo | Xala | 22-13 | Ogeta |
2011 | Xala | Olaizola II.a | 22-19 | Bizkaia |
BinakakoakAldatu
Urtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Markagailua | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2002 | Xala - Lasa III.a | Olaizola I.a - Patxi Ruiz | 22-19 | Atano III.a |
2007 | Xala - Peio Martinez de Eulate | Olaizola I.a - Ruben Beloki | 22-18 | Ogeta |
2010 | Xala - Zubieta | Gonzalez - Aritz Laskurain | 22-14 | Ogeta |
2011 | Olaizola II.a - Aritz Begino | Xala - Mikel Beroitz | 22-14 | Bizkaia |
Lau eta erdikoakAldatu
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Markagailua | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2005 | Olaizola II.a | Xala | 22-05 | Atano III.a |
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Igor G. Vico: «Recuerdos de grandeza», Deia, 2016-04-16.
Kanpo loturakAldatu
- Enpresako fitxa
- Mikel Garcia Idiakez: «Yves Sallaberry ‘Xala’: "Lehenengo mailan ezinezkoa da pertsona hotz-hotza izatea"», Argia, 2324. zenbakia, 2012-05-27.