Mikel Larunbe
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Larunbe | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Mikel Larunbe García del Castillo | |||
Jaiotza data: | 1993ko otsailaren 1a (32 urte) | |||
Jaioterria: | Galdakao (Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Asegarce | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,92 m | |||
Pisua: | 85 kg | |||
Debutatze data: | 2013ko urtarrilaren 5a | |||
Debutatze pilotalekua: | Bizkaia (Bilbo) |
Mikel Larunbe García del Castillo, pilota arloan Larunbe deituraz ezaguna (Galdakao, Bizkaia, 1993ko otsailaren 1a), esku huskako pilotari profesionala da. Atzelari aritzen da, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialetan jasota dagoenez, 1,92 m luze da, eta 85 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2013ko urtarrilean jokatu zuen, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Gaur egun, Mikel Larunbe fisika eta kimikako eskolak ematen ari da Gurutzeta BHI institutuan. Eta hedabide fidagarrien arabera, kirolera itzultzeko asmotan dabil.
Kirol lorpenak
aldatuEsku huskako pilotan, hauek ditu lorpen nagusiak:
Profesionaletan
aldatu- 2017ko binakako txapeldunordea, Oinatz Bengoetxea aurrelaria lagun.
- 2015eko Promozio mailako binakako txapeldunordea
Amateurretan
aldatu- 2012ko El Diario Vasco torneoko txapelduna
- 2010eko GRAVN lehiaketako txapelduna
- 2010eko Euskal Herriko txapelduna
Txapelketa nagusietako finalak
aldatu- Binakako txapelketa nagusia
Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Puntuazioa | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2017 | Irribarria-Rezusta | Bengoetxea VI.a-Larunbe | 22-14 | Bizkaia |