Peio Etxeberria

esku huskako pilotaria
Peio Etxeberria
Izen osoa: Peio Etxeberri Vittorini
Jaiotza data: 1998ko urriaren 16a (26 urte)
Jaioterria: Zenotz, Ultzama (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,80 m
Pisua: 80 kg
Debutatze data: 2017ko azaroaren 3a
Debutatze pilotalekua: Larraintzarko pilotalekua (Ultzama)

Peio Etxeberri Vittorini, pilota arloan Peio Etxeberria deituraz ezaguna (Zenotz, Nafarroa Garaia, 1998ko urriaren 16a) esku huskako pilotari profesionala da. Aurrelaria aritzen da, Aspe enpresarekin. Estreinako partida 2017eko azaroaren 3an jokatu zuen, Larraintzarko pilotalekuan.[1][2]

Debutatu zuenetik lau hilabetera, profesionaletako bere lehen final handia jokatu zuen, Bigarren Mailako Binakako Txapelketakoa. Txapeldunorde bukatu zuen, Jon Jaunarena atzelaria lagun, Asier Agirre eta Diego Iturriaga aurkariekin 22-21 galduta.[3]

Kirol lorpenak

aldatu

Binakako Txapelketako finalak

aldatu
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tanteoa Pilotalekua
2024 Peio Etxeberria-Zabaleta Altuna III.a - Martija 22-20 Nafarroa Arena

Lau eta erdiko Txapelketako finala

aldatu
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tanteoa Pilotalekua
2023 Altuna III Peio Etxeberria 22-09 Bizkaia frontoia
2024 Unai Laso Peio Etxeberria 22-19 Bizkaia frontoia

2. mailako Buruz Buruko Txapelketako finala

aldatu
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tanteoa Pilotalekua
2021 Peio Etxeberria Egiguren V 22-7 Labrit

2. mailako Binakako Txapelketako finala

aldatu
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tanteoa Pilotalekua
2018 Agirre - Iturriaga Peio Etxeberria - Jaunarena 22-21 Labrit

Amateurretan

aldatu
  • 2017:
    • Muebles Polque torneoko txapelduna.
    • Migel Soroa torneoko txapelduna.
    • Master Kaiola torneoko txapelduna.
    • Federazioak antolatutako 22 urtez azpikoen buruz buruko txapelketako txapelduna.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Peio Etxeberria» Aspe (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  2. (Gaztelaniaz) «La fe de Peio Etxeberria» Deia 2017-11-08 (Noiz kontsultatua: 2017-11-09).
  3. (Gaztelaniaz) Victoria de Lecea, Jokin. (2018-04-01). «El camino del esfuerzo» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-04-07).


  Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.