Andoni Aretxabaleta
Aretxabaleta | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Andoni Aretxabaleta Aramendi | |||
Jaiotza data: | 1992ko urriaren 25a (32 urte) | |||
Jaioterria: | Markina (Bizkaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,95 m | |||
Pisua: | 96 kg | |||
Debutatze data: | 2011ko uztailaren 17a | |||
Debutatze pilotalekua: | Markinako Pilotaren Unibertsitatea |
Andoni Aretxabaleta Aramendi, pilota arloan Aretxabaleta deituraz ezaguna (Markina, Bizkaia, 1992ko urriaren 25a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen, Asegarce enpresarekin. Profesionala zela, 1,95 metro luze zen, eta 96 kg pisatzen zuen. 2009an Mendinuetarekin batera Diario Vasco txapelketako finala irabazi zuenean piztu zuen Asegarceren arreta, eta ordutik Bilboko enpresarekin aritu da entrenatzen. Hobekuntza nabarmena egin zuen, eta profesionaletako lehendabiziko partida 2011ko uztailaren 17an jokatu zuen, Markinako pilotalekuan, 18 urte besterik ez zuela.[1]
2022an utzi zion pilotari profesionala izateari, atzamarreko lesio baten eraginez jokatzera itzuli ezinda.[2]
Kirol ibilbidea
aldatuPilotari segurua zen, oso pilotaria, bi eskuekin pilota luze jotzen zuena, eta debutean bertan estelarra jokatu zuen.[1][3] Eskuko gaitzek jota, ez zuen maila handirik eman hurrengo urtean. 2013ko udan, ordea, Josetxu Areitio prestatzailearen laguntzaz, eta 2013ko ekainaren bukaeran kontratua urtebeterako soilik luzatu ziotela ikusteak akuilatuta, hobekuntza nabarmena egin zuen berriz ere bere jokoan, eta ia-ia atzelari hoberenen pare jokatzen aritu zen. Horri esker, estelarrak jokatzera igaro zen. Pilotari segurua eta jotzailea izateaz gainera, oso ondo mugitzen zen kantxan.[4]
Ematen ari zen maila bikainari esker, 2014ko binakako txapelketa nagusian parte hartzeko hautatu zuen bere enpresak, Aimar Olaizola aurrelaria lagun. Finaleraino iritsi ziren, eta txapeldunorde bukatu zuten, Irujoren eta Barriolaren aurka 22-13 galduta.
Bere ibilbidean hainbat lesio izan zituen, eta ezin izan zuen goi-goi mailako titulurik lortu, baina bere izaeragatik maitatua da pilotarien eta pilotazaleen artean.[2] 2022ko urriaren 22an agur ekitaldia egin zioten Bilbon, eta 2023ko urtarrilaren 14an omenaldia egin zioten bere jaioterrian.[5]
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Jon ORMAZABAL: « Aretxabaleta eta Mendizabal, jauzi bera egiteko bi era desberdin», Gara, 2011-07-17.
- ↑ a b Ormazabal, Jon. (2022-10-18). «Andoni Aretxabaleta, pilotaria: "Lehen ere egona naiz zortzi orduz fabrikan lanean eta ez daukat itzultzeko beldurrik"» Naiz (Noiz kontsultatua: 2024-10-29).
- ↑ Imanol MAGRO: «Bi muturren korapiloa», Berria, 2011-07-14.
- ↑ (Gaztelaniaz) Jokin VICTORIA DE LECEA: «El cambio de Aretxabaleta», Deia, 2013-11-25.
- ↑ Arantzamendi, Naia. (2023-01-14). «Aretxabaletari agur beroa, ingurukoen babesagaz» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-10-29).
Kanpo loturak
aldatu- Pilotariaren fitxa, Asegarce enpresaren webgunean.