Ladis Galartza
Galartza III.a | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Ladislao "Ladis" Galartza Etaio | |||
Jaiotza data: | 1960ko maiatzaren 13a (64 urte) | |||
Jaioterria: | Baraibar (Nafarroa Garaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Asegarce | |||
Postua: | atzelaria | |||
Debutatze data: | 1979ko urtarrilaren 28a | |||
Debutatze pilotalekua: | Eibarko Astelena pilotalekua |
Ladislao Galartza Etaio, pilota arloan Galartza III.a deituraz ezaguna (Baraibar, Nafarroa Garaia, 1960ko maiatzaren 13a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari jokatzen zuen. Euskalduna da.
1978an Espainiako Gazte Txapelketako txapeldun bilakatu ondoren profesionaletan debutatu zuen. 23 urterekin esku huskako buruz buruko finala jokatzera ailegatu zen. Bost finaletara iritsi ostean, 1991n, azkenik, Retegi II.a garaituta buruz buruko txapel nagusia bereganatu zuen.
Bere garairik onenean jokalekuetan Eratsungo Aztia topatu izan ez balu, segur aski buruz buruko txapel kopurua handiagoa bereganatuko zukeen. Buruz Buruko Txapelketa Nagusian hainbeste finaletara iristeaz gainera, aipagarri dira lau eta erdikoan lortutako txapela eta bi txapeldunordetzak, eta binakakoan lortutako lau txapeldunordetzak.
Ladislao Galartzaren anaia Galartza V.a eta seme Galartza VII.a ere esku huskako pilotari profesional izatera heldu dira; 1998an eta 2009an debutatu zuten profesionaletan, hurrenez hurren, eta 2010ean utzi zion profesional izateari Galartza V.ak.
Kirol lorpenak
aldatuBuruz buruko finalak
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1983 | Retegi II.a | Galartza III.a | 22-16 | Atano III.a pilotalekua |
1984 | Retegi II.a | Galartza III.a | 22-21 | Atano III.a pilotalekua |
1985 | Retegi II.a | Galartza III.a | 22-13 | Atano III.a pilotalekua |
1988 | Retegi II.a | Galartza III.a | 22-09 | Atano III.a pilotalekua |
1991 | Galartza III.a | Retegi II.a | 22-15 | Atano III.a pilotalekua |
1992 | Galartza III.a | Retegi II.a | 22-12 | Atano III.a pilotalekua |
1993 | Retegi II.a | Galartza III.a | 22-19 | Atano III.a pilotalekua |
Binakako finalak
aldatuUrtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1984-85 | Bergara II.a - Martinikorena | Oreja III.a - Galartza III.a | 22-18 | Atano III.a pilotalekua |
1986-87 | Ladutxe - Tolosa | Alustiza - Galartza III.a | 22-14 | Atano III.a pilotalekua |
1990-91 | Retegi II.a - Arretxe | Salaberria - Galartza III.a | 22-19 | Atano III.a pilotalekua |
1992-93(1) | Etxaniz - Zezeaga | Urioraguena - Galartza III.a | 22-15 | Ogeta pilotalekua |
(1) 1992-93ko denboraldian Unidas-Reur eta Asegarce eskupilotako enpresen desadostasuna zela eta bi txapelketa jokatu ziren.
Lau eta erdiko finalak
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
1989 | Retegi II.a | Galartza III.a | 22-06 | Atano III.a pilotalekua |
1990 | Retegi II.a | Galartza III.a | 22-15 | Atano III.a pilotalekua |
1993 | Galartza III.a | Eugi | 22-07 | Bergarako pilotalekua |