Ireki menu nagusia
Bergara II.a
Izen osoa: Salvador Bergara Larralde
Jaiotza data: 1952ko maiatzaren 19a
Jaioterria: Nafarroako Foru Erkidegoa Etxalar, Nafarroa Garaia (Euskal Herria)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Erretiratuta
Postua: Aurrelaria
Debutatze data: 1973
Erretiratze data: 1993ko abuztua

Salvador Bergara Larralde, pilota arloan Bergara II.a deituraz ezaguna (1952ko maiatzaren 19a, Etxalar, Nafarroa Garaia) esku huskako pilotari profesional ohia da. Bergara I.aren anaia. Profesionaletan 1973an estreinatu zen, eta 1992 Asegarce enpresak fitxatu zuen; haiekin jokatu zuen 1993ko abuzturaino, urte hartan belauneko lesio batek erretiroa hartzera behartu baitzuen.

Bere ibilbide profesionalak iraun zituen 20 urte horretan, hainbat titulu bereganatu zituen, horien artean nabarmenenak 1985, 1986 eta 1992an irabazitako Binakako Txapelketa Nagusiak, bai eta 1981 eta 1990an lehiaketa horretan lortutako txapeldunordetza ere.

Profesionaletan guztira 2.180 partida jokatu zituen, hau da, urtean batez beste 109 partida. Pilotaren historiako errekorra izango da, beharbada.

1993an bere pilotari ibilbide profesionala amaitu zuenetik, Bergara II.a Asegarce enpresako zuzendari teknikoa eta pilotarien entrenamenduen gainbegiraketaren arduraduna da. Gainera, enpresarako pilotari berriak fitxatzeko erabakietan ere parte hartzen du.

Binakako finalakAldatu

Urtea Txapeldunak Txapeldun ordea Tantoak Pilotalekua
1980-81 García Ariño IV.a - Maiz II.a Bergara II.a - Martinikorena 22-13 Anoeta
1984-85 Bergara II.a - Martinikorena Oreja III.a - Galarza III.a 22-18 Anoeta
1985-86 Bergara II.a - Martinikorena Alustiza - Tolosa 22-15 Anoeta
1989-90 Retegi II.a - Errandonea Bergara II.a - Etxenagusia (1) 22-3 Anoeta
1991-92 Bergara II.a - Arretxe Unanue - Zezeaga 22-18 Ogeta

(1) Maiz II.ak gripea zuenez Etxenagusiak ordezkatu zuen.