Abel Barriola
Barriola | ||||
---|---|---|---|---|
Izen osoa: | Abel Barriola Ezkurra | |||
Jaiotza data: | 1978ko maiatzaren 18a (46 urte) | |||
Jaioterria: | Leitza (Nafarroa Garaia) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | erretiratua | |||
Postua: | atzelaria | |||
Altuera: | 1,85 m | |||
Pisua: | 88 kg | |||
Debutatze data: | 1998ko otsailaren 22a | |||
Debutatze pilotalekua: | Beotibar (Tolosa) | |||
Erretiratze data: | 2017ko maiatzaren 7a | |||
Erretiratze pilotalekua: | Atano III.a (Donostia) |
Abel Barriola Ezkurra, pilota arloan Barriola deituraz ezaguna, (Leitza, Nafarroa Garaia, 1978ko maiatzaren 18a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen. Hastapenetan, 1998tik 2003raino, Asegarce enpresarekin zuen kontratua;[1] eta, 2003ko urtarriletik 2017ko maiatzean erretiratu zen arte, Asperekin. Esku huskako pilotarien artean, hiru txapelketa nagusiak (buruz burukoa, binakakoa eta lau eta erdikoa) irabazi dituzten bakanetakoa da. Izaeraz apala eta langilea, oso maitatua da hala pilotarien nola zaleen artean.[2]
Kirol ibilbidea
aldatuProfesionaletan, estreinako partida 1998ko otsailaren 22an jokatu zuen, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Hurrengo urtean, bigarren mailako buruz buruzko txapeldunordea eta binakako txapelduna izan zen. Gorabehera handiko bi urteren ondoren, 2001ean lehen mailako bere lehen txapela jantzi zuen, lau eta erdiko txapelketa irabazita. Bere joko sasoi onarekin jarraituz, hurrengo urtean lortu zuen bere karrerako garaipenik garrantzitsuena, buruz buruko txapelketa nagusian. Urte hartan bertan, 2002an, Nafarroako lau eta erdiko txapela ere jantzi zuen. 2007an eta 2008an ere buruz buruzko txapelketaren finalera iritsi zen, baina batean Olaizola II.a eta bestean Bengoetxea VI.a nagusitu zitzaizkion.[3]
2011n, Binakako Txapelketa Nagusiko finala jokatzeko eskubidea lortu zuen, baina eskubide hori ukatu zioten enpresek. Xalarekin batera Abel Barriolak jokatu beharko zukeen final hura, baina enpresek Barriolari ez zioten astebeteko atzerapena eman, lesio batetik sendatzeko. Aurretik eta ondoren izan diren finalista lesionatuei, ordea, onartu diete halako atzerapena, eta Barriola horrela baztertu izanak haserre handia sortu zuen pilotazaleen artean.[4][5]
2014an, Binakako Txapelketa Nagusia irabazi zuen, Juan Martinez de Irujo aurrelaria lagun.
Kirol lorpenak
aldatu- Lau eta erdiko txapelduna (1): 2001ean.
- Buruz buruko txapelduna (1): 2002an.
- Binakako txapelduna (1): 2014an.
- Lau eta erdiko txapeldunordea: 2002, 2004, 2006, 2007 eta 2010ean.
- Buruz buruko txapeldunordea: 2007 eta 2008an
- Nafarroako lau eta erdiko txapelduna: 2002an.
Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalak
aldatuUrtea | Txapeldun | Txapeldunordea | Emaitza | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2002 | Barriola | Beloki | 22-03 | Atano III.a |
2007 | Olaizola II.a | Barriola | 22-10 | Atano III.a |
2008 | Bengoetxea VI.a | Barriola | 22-11 | Atano III.a |
Binakako Txapelketa Nagusiko finalak
aldatuUrtea | Txapeldunak | Txapeldunordeak | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2011 | Olaizola II - Begino | Xala - Beroitz(1) | 22-14 | Bizkaia |
2014 | Martínez de Irujo - Barriola | Olaizola II.a - Aretxabaleta | 22-13 | Bizkaia |
(1) Finalean Beroitzek Barriola ordezkatu zuen, azken hori min hartuta zegoelako eta enpresek atzerapenik onartu ez ziotelako (nahiz eta 1990az geroztik finalista lesionatu guztiei atzerapena onartzen zitzaien).
Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusiko finalak
aldatuUrtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Tantoak | Pilotalekua |
---|---|---|---|---|
2001 | Barriola | Eugi | 22-10 | Ogeta |
2002 | Olaizola II.a | Barriola | 22-13 | Ogeta |
2004 | Olaizola II.a | Barriola | 22-08 | Ogeta |
2006 | Martínez de Irujo | Barriola | 22-21 | Ogeta |
2007 | Titín III.a | Barriola | 22-15 | Ogeta |
2010 | Martínez de Irujo | Barriola | 22-17 | Atano III.a |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Joseba Lezeta: «Barriola y Olaizola II, carreras cruzadas», Diario Vasco, 2006-11-23.
- ↑ (Gaztelaniaz) Igor G. Vico: «Abel Barriola, el ídolo humano», Deia, 2017-05-06.
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Jon Ormazabal: «Niegan el aplazamiento a Barriola y jugará Beroiz», Gara, 2011-04-13.
- ↑ (Gaztelaniaz) Tino Rey: «Los aplazamientos, a la orden del día», El Correo, 2011-12-05.
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz)Enpresako fitxa
- «Abel Barriola: "Aukera iristen denean arriskatzea da nire filosofia"» (Argia, 2007-06-10).
- "Azken sakea: Barriola vs Abel".