Patxi Eugi

esku huskako pilotaria
Artikulu hau pilotariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Eugi (argipena)».
Eugi
Izen osoa: Patxi Eugi Cabodevilla
Jaiotza data: 1971ko azaroaren 3a (52 urte)
Jaioterria: Agoitz (Nafarroa Garaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,83 m
Pisua: 84 kg
Debutatze data: 1991ko uztailaren 5a
Debutatze pilotalekua: Labrit (Iruñea)
Erretiratze data: 2008ko abuztuaren 10a
Erretiratze pilotalekua: Toki-Eder (Agoitz)

Patxi Eugi Cabodevilla, pilota arloan Eugi deituraz ezaguna (Agoitz, Nafarroa Garaia, 1971ko azaroaren 3a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. Lehendabiziko partida 1991ko uztailaren 5ean jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Txapelketa nagusietan sei titulu irabazi zituen: buruz burukoan 1996koa, 1999koa eta 2000koa; eta lau eta erdikoan 1992koa, 1994koa eta 2000koa. Julian Retegi handiaren ondorengo urteetan, esku huskako pilotari nagusia izan zen, Ruben Belokirekin batera. Erretiratuz geroztik, beste hainbat pilotariren botilero dabil, Juan Martinez de Irujorekin esate baterako.

Kubako mundu txapelketan, 1990ean, urrezko domina jaso zuen Azkaraterekin batera, binakakoan. Profesional gisa 1991n hasi zenez, ezin izan zuen 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan parte hartu, nahiz eta faboritoetakoa izan.

Lehenengo txapela berehala eskuratu zuen, 1991ko lau eta erdikoan. Patxi Eugiren sasoirik hoberena 1996 eta 2001 bitartean etorri zen, tarte horretako final guztietan (1997ko Arretxe eta Elkororen artekoan izan ezik) aritu baitzen, eta 1996koa, 1999koa eta 2000koa irabazi baitzituen.

2008ko abuztuaren 10ean azken partida jokatu zuen profesional gisa. Bere herriko frontoia, Agoitz, aukeratu zuen erretiroa hartzeko. Lasa III.a lagun zuela, Martinez de Irujo eta Nalda III.aren aurka jokatu zuen, eta 20-22 galdu.

2011n Garfe enpresarekin itzuli zen pilotalekuetara.[1]

Kirol lorpenak aldatu

Banakako finalak
Urteak Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1996 Eugi Arretxe 22-19 Atano III.a
1998 Beloki Eugi 22-13 Atano III.a
1999 Eugi Elkoro 22-11 Astelena
2000 Eugi Beloki 22-13 Atano III.a
2001 Beloki Eugi 22-8 Atano III.a

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu

Patxi Eugiren fitxa, Aspe enpresaren webgunean.