Francisco Larrañaga Albizu, Txikito Iraetakoa goitizenaz ezagunagoa (Zestoa, Gipuzkoa, 1913ko irailaren 14a - Zarautz, 1979ko azaroaren 19a) esku huskako pilotaria izan zen. Zestoako Iraeta auzoan jaio zen, hortik zetorkion goitizena. Esku huskako pilotaritzat nabarmendu zen, 1930 eta 1940ko hamarkadetan. Buruz Buruko Txapelketa Nagusiaren eta Binakako Txapelketa Nagusiaren lehen finalak jokatu zituen.

Francisco Larrañaga

Bizitza
JaiotzaZestoa1913ko irailaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaZarautz1979ko azaroaren 19a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria

Kirol ibilbidea

aldatu

1931n egin zuen debuta. Pilotan egin zituen urterik hoberenak, Espainiako Gerra Zibileko eta gerra ondorengo lehen urteak izan ziren, 1937 eta 1942 bitartean.

1940an jokatu zen lehenengo Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusi ofizialean parte hartu zuen, eta ordu arte txapeldun ofiziosoa zen Atano III.aren aurka finala jokatzeko sailkatu zen. 1940ko abuztuak 11n, Donostiako Groseko pilotalekuan, Atano III.a handiak 22-8 emaitzarekin garaitu zuen Txikito Iraetakoa.

Hurrengo urtean, Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia jokatu zen lehenengoz, eta Txikito finalera iritsi zen, bikotetzat Miguel Gallastegi eibartar atzelaria zuela. Txapelketa ligaxka eran jokatu zen, eta Txikito Iraetakoak eta Miguel Gallastegik galdu egin zuten Onaindiaren eta Urtzelairen aurka.

1942an, berriz parte hartu zuen Esku Huskako Buruz Buruko Txapelketan, eta Gallastegik kanporatu zuen. Bitxia bada ere, bere txapel bakarra 1945ean lortu zuen, Esku Huskako Binakako Txapelketako finalean Onaindia ordezkatuta; Onaindia, ordu arte txapelketa osoa jokatu ondoren, lesionatu egin baitzen. Txikito Iraetakoak eta Lazkanok osatutako bikoteak Atano IV.a eta Atano VII.a anaiek osatutakoa garaitu zuen finalean, 22-21.

Zestoako Iraeta auzoko pilotalekuak, gaur egun, Txikito Iraetakoa pilotalekua du izena.

 
Miguel Gallastegi (ezkerrean) eta Txikito Iraetakoa (eskuinean), Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko txapeldunordeak izan ziren 1941ean.

Buruz buruko finala

aldatu
Urtea Txapelduna Txapeldunordea Emaitza Pilotalekua
1940 Atano III.a Txikito Iraetakoa 22-08 Gros pilotalekua

Binakako finalak

aldatu
Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Emaitza Pilotalekua
1940-41 OnaindiaUrtzelai II.a Txikito Iraetakoa - Miguel Gallastegi 22-18 [1] Gros pilotalekua
1945 Txikito Iraetakoa [2] - Mariano Lazkano Atano VII.aAtano IV.a 22-17 Gros pilotalekua

Erreferentziak

aldatu
  1. Ligaxka eran jokatu zen.
  2. Txikito Iraetakoak ordezkatu zuen Onaindia finalean, Onaindiak txapelketako gainerako partidak jokatu eta gero.

Kanpo estekak

aldatu