Burunda Sakana haraneko hiru zatietako bat da (Ergoiena eta Arakilekin batera). Antzina, Urdiaingo Batzarramendi dermioan biltzen ziren herriek osatzen zuten Burundako Unibertsitatea. Gaur egun, Ziordia, Olatzagutia, Altsasu, Urdiain, Iturmendi eta Bakaiku udalerriek osatzen dute Burunda.

Burunda
 Euskal Herria

Burunda armarria

Burunda, Euskal Herriko mapan.jpg
Geografia
Herrialdea  Nafarroa
Udalerri handiena Altsasu
Azalera 97,37 km²
Demografia
Biztanleria 11.278 (2009)
Dentsitatea 116 biztanle/km²

Burunda ibaia igarotzen da udalerri horietatik guztietatik, Arakil ibai izena hartu aurretik.

Igarobide garrantzitsua izan da eta gaur egun ere da, Burunda zeharkatzen baitu Iruñea eta Gasteiz lotzen dituen bideak, bai eta Nafarroa eta Araba Gipuzkoarekin lotzen dituzten hainbat bide ere.

Burundako euskaraAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Burundako euskara»

Koldo Zuazo euskalariak dioenez, Euskal Herri osoan euskalkiak aztertzen ibili eta gero, Burundakoa da berak ezagutu duen euskal hizkerarik bereziena.[1] Ezaugarri hauek egiten dute berezi:

  • Arabatik, Gipuzkoatik eta Nafarroatik elikatu da, duen kokalekua dela kausa.
  • Euskararen elementu zahar ugari gorde du (igarobide garrantzitsua denez, harrigarria da hori). Konparazio baterako, bustidurarik ez egitea: il, in eta it bere horretan esaten dira, ill, iñ eta itt egin gabe: mutila, lainua, iturria esaten dute, eta ez mutilla, laiñoa eta itturria.
  • Burundako eta Sakanako gainerako hizkeren artean dagoen aldea. Esate baterako, Sakanan dakit, dakiyo, dakigu gisako adizki bereziak esaten dira, zait, zaio, zaigu gisakoen ordez. Adizki horiek Sakanan sortu dira, baina ez dira Burundara zabaldu.

ErreferentziakAldatu

  1. Koldo Zuazo (2010): Sakanako euskara: Burundako hizkera, Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu