Teila eraikuntzen estaldura egiteko erabiltzen den pieza da, buztin egosiz egin ohi dena[1]. Badaude teilatuak egiteko beste erak, baina, izenak dioen bezala hau estaldura nagusia da Euskal Herrian.

Zeramikazko teilak.

Bere erabilera zaharra da oso. Antzinako Grezian hasi omen ziren[2], izan ere, Atenasen Kerámikon izeneko errebal bat omen zegoen, bertan zeramikazko teilak egiten zituztelako.

Formaren arabera, honako teilak daude:

  • Erromatar teila.
  • Arabiar teila: Kanal tronkokonikoaren forma eta 30-50 bat zentimetroko luzera duena.[1]
  • Teila laua: Forma angeluzuzena eta azpiko ertza biribildua daukana.[1]
  • Teila mistoa.
  • Teila plastikoa, material honetaz egina delako.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Teila. .
  2. Overbeck, John C.. «Greek Towns of the Early Bronze Age» The Classical Journal 65 (1): 1-7 (5)..

Kanpo estekak aldatu