Aracilum edo Aracaeli Antzinako Erromaren garaian baskoien lurraldean izan zen herrixka izan zen. Kokapenaren inguruan eztabaida handia egon da, baina litekeena da Araciel izatea, gaur egungo Corellatik gertu[1].

Kokapenaren inguruko eztabaida aldatu

 
Mansio Aracaeli, Ab Asturica Burdigalam bidean.

Aracilum edo Aracaeli non egon zen eztabaida handia izan da. Egile askok Uharte-Arakilen kokatu dute[2][3], ez soilik izenak antza duelako, baizik eta lekua Antoninoren Ibilbidean mansio moduan agertu zelako.[4], Asturica Augusta eta Burdigala artean (hau da, Astorga eta Bordele artean) bazen Mansio Aracaeli izeneko leku bat[5], Alantonera iritsi aurretik (Atondo). Hala ere, azken ikerketetan arabera, bide garrantzitsu honetan Uharte-Arakilen zegoena ez zen herri edo hiri bat, baizik eta Mansio sinple bat[5].

Beranduago, Merobaudesek bagaudak garaitu zituenean aipatzen den Aracellinatorum frangit insolentiam Bacaudarum horretako Aracellinatorum ez da Uharte Arakil, kokapena ez delako zuzena. Ziurrenik, Araciel izango litzateke, gaur egungo Corellatik gertu[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Agorreta, M. J. P.; Morales, J. R.. (2011). «Término augustal hallado en Lekunberri (Navarra): estudio preliminar» Trabajos de Arqueología Navarra 23: 5-20..
  2. Idazle asko. (1990). Araceli. in: Gran Enciclopedia Navarra. 1 Iruñea: Nafarroako Kutxa, 367 or. ISBN 84-87120-02-4..
  3. a b Agorreta, María Jesús Pérex. (1990). «En torno a la localización de Aracilus (Navarra)» Hispania antiqua (14): 135–138. ISSN 1130-0515. (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).
  4. Tovar, Antonio. (1989). Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien. , 380-381 or..
  5. a b Aznar, Rosa María Armendáriz; Pérez, María Rosario Mateo. (2009). «Santa María de Zamartze (Uharte-Arakil). Resultados de la intervención arqueológica» Trabajos de arqueología Navarra (21): 293–317. ISSN 0211-5174. (Noiz kontsultatua: 2020-12-10).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu