Burdin Aroa
Burdin Aroa, arkeologian, edozein herritako garapen historikoko epe bat da, non burdinaren erabilpena lanabesetan nagusitzen den. Metal horretaz gain, Burdin Aroko gizarteek beste aldaketa batzuk dituzte aurreko gizarteen aldean, hala nola nekazaritzan, sinesmen erlijiosoetan edo arte estiloetan, nahiz eta kasu guztietan ez den hala gertatzen.
Historiaurreko aroak |
Pleistozenoa |
|
|
|
Holozenoa |
|
Historiaurrea sailkatzeko hiru aroko sistema klasikoan, Burdin Aroa azkena da. "Burdin Aroa" lokalki hasten da burdinaren edo altzairuaren ekoizpenak aurrera egin duenean, harik eta burdinazko erremintek eta armek erabilera komuneko brontzezko baliokideak ordezkatzen dituzten arte.[1] Antzinako Ekialde Hurbilean, trantsizio hori Brontze Aroko kolapso deritzonaren ondorioz gertatu zen, K.a. XII. mendean. Teknologia berria laster zabaldu zen Mediterraneoko arroko eskualde osoan eta Asiako hegoaldean. Erdialdeko Asiara eta Ekialdeko Europara ere iritsi zen, eta geroago Erdialdeko Europara. Europako iparraldea ez zen K.a. 500 inguru arte iritsi.
Burdin Aroaren sinkronismo ezaAldatu
Beraz, aro honen data eta garapena desberdina da eremu geografikoaren arabera. Oro har, K.a. XII. mendean hasi zen Ekialde Hurbilean, Antzinako Indian (Rigveda ondoko garaian), eta Antzinako Grezian. Europako beste tokietan geroago hasi zen.
Burdin Aroaren bukaera, Mediterraneo aldean, Helenismo eta Antzinako Erromarekin etorri zen; Indian, budismo eta jainismoaren garapenarekin; Txinan konfuzianismoarekin; eta, Ipar Europan, lehenengo Erdi Arora arte ez da gertatuko. Hauek hitzarmen historiografikoak dira, Burdin Aroaren amaiera, Historiaren (idatzizko iturri historikoen) hasieran jarri izan baita.
Ameriketan eta Australasian burdinaren erabilpena Europako kolonizatzaileek sartu zutela eta, ez zen inolako burdin arorik izan.
Burdin Aroa EuropanAldatu
Europarentzat, Burdin Aroa Historiaurreko Europaren azken etapa da, eta Protohistoriaren lehena izan daiteke; Protohistoria esaten zaion aldia hasten baita, hain zuzen ere, greziar eta erromatar idazleek eskualde jakin baten deskribapenak egiten hasten direnean.
Hasiera eta bukaeraAldatu
Ekialdeko Europa Mediterraneoan lehenago hasi zen: gorago aipatu den bezala, K.a. XII. mende inguruan. Europa erdialdean K.a. VIII. mendean (Hallstatt kulturarekin batera), eta Ipar Europan K.a. VI. mendean hasi zen.
Burdin Aroaren bukaera, Grezian, hiri-estatuen (Grezia klasikoarekin ) kultura zabaltzen denean bukatu zen; nahiz eta Antzinako Greziako historiarentzat, beste izendapen batzuk erabiltzen diren (ikus Antzinako Grezia). Italian, Antzinako Erromaren zabalkundearekin gainditu zen Burdin Aroa. Europaren zati handi batean, erromatarrek konkistatu ondoren, Burdin Aroak amaiera bortitza izan zuen. Baina Europako gune batzuetan, Kristo ondorengo mendeetara arte iraun zuen, eta, are gehiago, zenbait kasutan, kristautzea, Migrazio Garaia edo Goi Erdi Arora arte. Azken kasu hori gertatu zen bereziki Eskandinavian.
Burdina K.a. XI. mendearen amaieran sartu zen Europan, Kaukasotik segur aski, eta poliki-poliki iparralderantz eta mendebalderantz hedatu zen hurrengo 500 urteetan.[2] Dena den, Burdin Aroa ez zen hasi burdina Europan lehen aldiz agertu zenean, baizik eta erreminta eta armen prestakuntzan brontzea ordezten hasi zenean.
Aipatu bezala, Burdin aroaren hedatzea ez zen aldi berean gertatu Europa osoan; tokiko kultura-garapenak oso garrantzitsuak izan ziren burdinaren arorako trantsizioan. Adibidez, Historiaurreko Irlandako Burdin Aroa K.a. 500. urte inguru hasi zen (ordurako Greziako Burdin Aroa bukatuta zegoenean), eta K.o. 400. urtean amaitu zen. Burdinaren teknologiaren erabileraren orokortzea aldi berean gertatu ziren Europako parte handietan eta Ekialde Hurbilean.[3]
Euskal Herrian burdinaren esplotazioa gutxienez K.a. IV. mendean hasi zen, Elduainen aurkitutako arrastoen datazioak erakusten duenez[4].
Bi etapaAldatu
Erdialdeko Europan bi alditan banatzen da, bertako kultura arkeologikoetan oinarrituta: Hallstatt kultura (Burdinaren aro goiztiarra, edo euskal arkeologoen artean gehien erabiltzen den Lehen Burdin Aroa) eta La Tène kultura (Burdinaren aro berantiarra edo, euskal arkeologoen artean gehien erabiltzen den Bigarren Burdin Aroa). Hallstatt eta La Tène-ren kultura materialek 4 fase dituzte (A, B, C eta D faseak).[5]
Tradizionalki Europa osorako erabili dira izendapen horiek, haien kultura materiala erruz hedatu baitzen kontinentean, baina hauen kulturaren eragina hain indartsua izan ez zen lekuetan, Lehen Burdin Aroa (K.a. 1.000 - 400) eta Bigarren Burdin Aroa (K.a. 400 - 200) izendapenak erabiltzen dira gero eta gehiago[6].
EzaugarriakAldatu
Europan, Burdin Aroan, leku garietan egindako herri harresituak biderkatzen dira, errausketa orokortzen da ehorzketarako eta tornua erabiltzen hasten da zeramika poteak egiteko.
Portugalgo Guimarãesen kokatutako Citania de Briterios aztarnategian Burdin Aroko herri tipoa ikus daiteke. Asentamendu honek, leku garai batean eraikitako herri gotortua zena, 3,8 Ha zituen eta erromatarren inbasioen aurka. Bertan,bestak beste anforak, txanponak, zeramika zatiak, armak eta bitxiak aurkitu dira, baita bainu baten hondakinak. [7] [8]
Villanovako kulturako ohiko urna.
Europa eta Ekialde Hurbileko kronologia alderatutaAldatu

ErreferentziakAldatu
- ↑ European prehistory : a survey. Kluwer Academic/Plenum Publishers 2002 ISBN 0-306-46793-3. PMC 49564894. (Noiz kontsultatua: 2022-03-26).
- ↑ Riederer, Josef; Wartke, Ralf-B.: "Iron", Cancik, Hubert; Schneider, Helmuth (eds.): Brill's New Pauly, Brill 2009
- ↑ John Collis, "The European Iron Age" (1989)
- ↑ (Gaztelaniaz) Salvador, Joseba. (2023-03-28). «Encuentran restos de la actividad metalúrgica del Leitzaran previa a la llegada de los romanos» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-04-01).
- ↑ ISBN 978-0-500-27998-4..
- ↑ «Euskal Herriko Historia. Historiaurrea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
- ↑ Francisco Sande Lemos. Citânia de Briteiros. .
- ↑ Citânia de Briteiros. .