Zangitu

Altsasuko dermioa

Zangitu Altsasuko dermio bat da, udalerriaren ekialdean, Urdiaingo mugatik gertu eta Burunda ibiaiaren iparraldean geratzen den meandro batean. Gaur egun Zaragoza-Altsasu burdinbidearen hegoaldean dago. Erdi Aroan bertan herri bat egon zen[1], baina aspaldi hustu zen eta ez da inongo arrastorik geratzen.

Zangitu
Datu orokorrak
Garaiera513 m
Motatoponimo
Geografia
Map
Koordenatuak42°53′42″N 2°09′25″W / 42.895°N 2.157°W / 42.895; -2.157
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaAltsasu

Etimologia aldatu

Zangitu izenaren jatorria ez da argia. Jose Luis Erdoziaren arabera, Etxarri Aranazen izen berbera duen toponimmoaren jatorrian zain hitza dago[2]. Patxi Salaberriren arabera latineko Sancius izenetik letorke, hau da, *(ager, fundus) sancitus edo Sancioren jabetza.[3]

Historia aldatu

Erdi Aroan herri bat egon zen bertan, eta Donalallari eskainitako baseliza bat zegoen, urdiaindarrek ordaindua, bi herriak Burundaren parte zirenean. 1720an akordio batera iritsi ziren, Urdiainek bere azienda lur horietara eraman ahal izateko[1]. Urdainek prozesioa eta meza egiten zuen bertan, urtero, otsailaren 12an, eta baselizaren zaintzaz arduratzen zen. 1795an, Konbentzioaren Gerran, frantziarrek erre zuten[1].

1820an Iruñeko apezpiku zen Joaquín Javier de Uriz y Lasagak eskatu zuen baselizatik geratzen zena hortik kentzeko eta harriak beste eraikin erlijioso batean erabiltzeko; altsasuarrek, ordea, ez zuten baimendu Aldagoitian zegoen langatik material horiek pasatzea[1].

Herri kulturan aldatu

Altsasuko kanta herrikoi bat Pescadores que vais a Zangitu da[4].

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Carasatorre, Rafael. (2013-07-22). «Textos Históricos Navarros: Alsasua, Urdiain: 1820: despoblado de Zangitu y propiedad de su iglesia de Santa Eulalia» Textos Históricos Navarros (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  2. Erdozia Mauleón, José Luis. (2019). Etxarri Aranazko leku-izenak herrigune historikotik kanpo : egungo toponimia ofiziala. Nafarroako Gobernua = Gobierno de Navarra ISBN 978-84-235-3542-2. PMC 1137080622. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  3. Zaratiegi, Patxi Salaberri. (2012). «Topónimos alaveses de base antroponímica terminados en -ain, -egi, -eta (-keta), ika, -iku (-iko), -inu (-ina), -itu (-ita), -ón» Fontes linguae vasconum: Studia et documenta 44 (115): 323–357. ISSN 0046-435X. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  4. 2. Pescadores que vais a Zangitu (Trasteando Taldea). (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).

Kanpo estekak aldatu