Ataun-Burundako Estazio Megalitikoa

Ataun-Burunda estazio megalitikoa» orritik birbideratua)

Ataun-Burundako Estazio Megalitikoa. Inguru honetan aztarna megalitiko asko ikus daiteke. Guztira, Gipuzkoako aldean, hamalau ezagutzen dira.

Aitxu trikuharria.
Argonitz trikuharria.
Bernoa trikuharria.
Igartza Mendebalde trikuharria.

Historiaurreko monumentuak aldatu

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Kokapen geografikoa aldatu

Idiazabaldik Lizarrustira iristen den mendia da, Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan. Luzetarako eremu proiekzio haundi bat izan arren ez du inoiz 1000 metrotik gorako kotarik lortzen. Estazioa Nafarroan jarraitzen du; Nafarroa aldean ere hauekin lotutako monumentu megalitikoak daude. Lurra hareharrizkoa da.

Sailkatutako monumentuak aldatu

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak aldatu

Guztira hamaika ezagutzen dira:

  • Aitxu
  • Argonitz
  • Balenkaleku hegoalde
  • Bernoa,
  • Igartza mendebalde
  • Intxusburu
  • Larreluze
  • Muñaan
  • Napalatza
  • Urrezulko Armurea
  • Atxurbi

Tumuluak aldatu

Guztira hiru ezagutzen dira:

  • Igartza ekialde
  • Praalata
  • Unanabiko

Egoera legala aldatu

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan 14 monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu