Euskaltzaleen Topagunea
Euskaltzaleen Topagunea (2013ra arte Euskara Elkarteen Federazioa) Hego Euskal Herriko euskara elkarte eta euskarazko 42 tokiko hedabide biltzen dituen mugimendua da.[1] 2001etik 2012ra bitartean Abadiñoko Muntsaratz auzoan izan zuen egoitza nagusia, baina 2012aren amaieran, Abadiñoko alkatearen dekretuz, Muntsaratzeko egoitza utzi eta Durangoko Landako Elkartegian kokatu zuen bulego nagusia.[2] 2014tik 2019 arte, Elena Laka abokatua izan da Topaguneko presidentea (aurreko presidente Mikel Irizarrengandik hartu zuen kargua). Gero Kike Amonarriz lehendakari izendatu zuten, eta 2023ko irailetik Irati Iciar da presidentea.[3]
Euskaltzaleen Topagunea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | bazkuna |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Historia | |
Sorrera | 1996 |
webgune ofiziala |
Topagunea 1996. urtean eratu zen Euskara Elkarteen Federazio gisa, prozesu luze baten ondoren. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta bere jarduera esparrua euskara elkarteek eurek mugatzen dute. Elkarteen barne-egiturari jarraituz, urtean 300dik gora ekitaldi antolatzen ditu eta federatutako kideen aholkulari moduan ere badihardu.
Euskaldun kopuru eta euskararen erabileraren arteko jauziak eragiten du Topagunearen eginkizuna. Horregatik, euskararen erabilera zenbait esparrutan areagotzearen alde lan egiten du.
Federaziotik mugimendura
aldatu2010z geroztik Topagunea eta osatzen duten euskara elkarteak eraldaketa prozesu sakon batean murgildu ziren. Euskalgintzak eta gizarte mugimenduak oro har bizi duen krisialdiak kezkatuta, Topaguneak federaziotik mugimendura igarotzeko prozesua abiatu, eta haren baitan bi kongresu gauzatu zituen.
Lehen kongresua: Oinarriparrak
aldatuLehen kongresua 2011ko otsailaren 26an gauzatu zuen Topaguneak[4], barne gogoeta eta eztabaida prozesu luze baten ostean eta han Oinarriparrak izeneko dokumentua[5] onartu zuen. Dokumentu horretan, XXI. mendeko euskaldunon elkarteen oinarri filosofikoak, edo oinarriparrak agertzen dira. Besteak beste, kale presentzia eta gizarte-mugimendu izaera berreskuratzearen garrantziaz dihardute oinarripar horiek.
Bigarren kongresua: Eraldabideak
aldatuBigarren kongresua 2012ko azaroaren 17an egin zuten euskara elkarteek eta Topaguneak, Bilbon. Behin oinarripar teorikoak adostuta, eraldabideak onartzea zen kongresu horren helburua. Oinarriparrak praktikara eramateko irizpide zehatzak, hain zuzen ere. Lehenengoa bezalaxe, bigarren kongresua ere gogoeta prozesu luze baten amaiera izan zen, eta bertan finkatu ziren euskara elkarteen mugimenduaren datozen urteetarako gidalerro nagusiak.
Bi ideia nagusi hedatu ziren bigarren kongresuan: batetik euskalgintzan 30 urteko ziklo bat amaitu eta berri bati ekiteko beharra eta gogoa, eta bestetik, lehenengoan bezala, gizarte mugimendu izaera indartzeko behar gorria.
Topagunearen lan-arloak
aldatu- Mintzapraktika egitasmoak: berbalagun, mintzalagun, mintzakide, ...
- Kultura: kultur errota, film laburrak, udagoieneko ostera, ...
- Entitateak euskaldundu: hitzarmengintza.
- Haur eta gazteak: gazte kultur zirkuituak, ikusi eta ikasi, harrapazank, graffiti lehiaketa, gazte sortzaileak...
- Hedabideak: orainkariak, herri aldizkariak, herri telebistak...
Zenbait Euskara Elkarte
aldatuAraban
aldatuArabako elkarteak 22 ziren 2022an:[6] Gasteizkoak bi dira: GEU Gasteiz Euskalduna eta Lazarraga elkartea.
Gasteiztik kanpokoak beste hauek dira: Olbea elkartea (Agurain), Txirritola euskara elkartea (Aramaio), Hogeitalau euskara elkartea (Arespalditza), Belaiki euskara elkartea (Baranbio), Lan eta jolas (Izarra ), Ttiki-Ttaka Elkartea (Lapuebla de Labarca), Basalarrina euskal topagunea (Laudio), eta Aiaraldea Ekintzen Faktoria (Laudio),
Esaterakom webgune hauek bisitatu daitezke:
- Gasteizen, Geu Gasteiz Euskalduna Elkartea.
- Belaiki euskara elkartea (Baranbio)
- Ttiki-Ttaka Elkartea (Lapuebla de Labarca),
- Basalarrina euskal topagunea (Laudio),
Bizkaian
aldatuBizkaiko elkarteak 22 ziren 2022an: [6] Bilbokoak hiru dira : Zenbat Gara (Abanto), Berbaizu euskara elkartea (Deustu), Asapala elkartea (Otxarkoaga). Tokikom toki komunikabideen bateragunea ere Bilbon kokatuta dago.
Bilbotik kanpokoak beste hauek dira: Abarrak euskara elkartea (Arrigorriaga), Zertu kultur elkartea (Artea), Urzabal elkartea (Aulesti), Sasiburu kultur elkartea (Barakaldo), Tximintx euskara alkartea (Derio), Berbaro Elkartea (Durango), Berbots Erandion euskaraz! (Erandio), Euskal Birusa elkartea (Ermua), Arpela Topagunea (Etxebarri), Egizu elkartea (Getxo), Bizarra Lepoan euskara elkartea (Getxo), Gertuko kooperatiba elkarte txikia (Iurreta), Zorrizketan kultur elkartea (Lezama), Mungian euskeraz (Mungia), Altzora euskara elkartea (Sondika), Lagatzu elkartea (Zamudio), Totoan Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioa (Zamudio), Austarri Korta kultur elkartea (Zeberio), eta Nañon euskal kultur elkartea (Zornotza),
Esaterako webgune hauek bisitatu daitezke:
- Barakaldon Sasiburu Euskara Elkartea.
- Basaurin Euskarabila elkartea. Egoitza, (Leon kalea 3, Basauri).
- Bilbon Asapala Euskara Elkartea.
- Deustun Berbaizu Euskara Elkartea.
- Durangon Berbaro Elkartea.
- Ean, Zakili elkartea.
- Egizu Getxo euskaldun.
- Igorre Ganoraz euskara elkartea.
- Iurreta Anboto euskara elkartea.
- Larrabetzu Arrekikili euskara elkartea.
- Leioan Berbalamiñe euskara elkartea.
Gipuzkoan
aldatuGipuzkoako elkarteak 34 ziren 2022an: [6] Bagera Elkartea (Donostia), Manuel Larramendi kultur bazkuna (Andoain), Loramendi Euskara Elkartea (Aretxabaleta), Goiena Komunikazio Zerbitzuak, Ekin Emakumeak elkartea, eta Txatxilipurdi (Arrasate), Arrasate Euskaldun Dezagun (Arrasate), Maxixatzen Euskaldunon Elkartea (Azkoitia), Uztartzen komunikazio taldea (Azpeitia), Aittu euskara elkartea (Beasain), Jardun euskara elkartea (Bergara), Zuhatza euskara elkartea (Deba), …eta kitto! euskara elkartea (Eibar), Goibeko Elgetako Euskaltzaleen Topagunea (Elgeta), Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea (Elgoibar ), Lau Haizetara euskaldunon elkartea (Errenteria), Artzape Euskara Elkartea (Getaria), Dobera euskara elkartea (Hernani), Blagan euskara elkartea (Hondarribia), Illati euskara elkartea (Idiazabal), Aitzondo euskara taldea (Irun), Pausu Media (Irun), Ttakun kultur elkartea (Lasarte-Oria), Goierriko Euskal Eskola (Lazkao ), Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartea (Lazkao ), Karenka komunikazio elkartea (Mutriku), Hitzaro euskara elkartea (Ordizia), Karkara taldea kultur elkartea (Orio), Galtzaundi euskara taldea (Tolosa), Zintzo Mintzo (Urretxu), Noaua! Kultur Elkartea (Usurbil), Danbolin-zulo euskara elkartea (Zestoa ), eta Baleike kultur elkartea (Zumaia).
Esaterakom webgune hauek bisitatu daitezke:
- Loramendi Euskara Elkartea (Aretxabaleta),
- Goiena Komunikazio Zerbitzuak,
- Arrasaten AED; Arrasate Euskaldun Dezagun
- Donostian Bagera Euskaltzaleen Elkartea
- Eibarren Etakitto Euskara Elkartea
- Jardun euskara elkartea (Bergara),
Lapurdin
aldatuNafarroan
aldatuNafarroako elkarteak 34 ziren 2022an.[6] Iruñekoak hiru dira : Zaldiko Maldiko elkartea, Karrikiri Elkartea (Iruñea), eta Euskaldunon Biltokia.
Iruñetik kanpo beste hauek zeuden 2022an: Guaixe Fundazioa (Altsasu), Mailope elkartea (Atallu), Karrikaluze elkartea (Atarrabia), Dindaia fundazioa (Berriozar), Xaloa Telebista (Berriozar), Garean Euskaldunon Elkartea (Lizarra), Ametza kultur elkartea (Jauntsarats, Basaburua), Xorroxin irratia (Lesaka), Ttipi-Ttapa Fundazioa (Lesaka), eta Aizpea euskara taldea (Irurtzun),
Euskal Herritik kanpo
aldatuElkarteen sorrera-datak
aldatuSorrera-datari dagokionez, lau multzo osatu daitezke XX. mendean sortutakoekin:[7]
- 1983 baino lehenagotik datozenak eta 1990eko hamarkadan berrantolatu zirenak (Elgoibarko Izarra eta Legazpiko Hots).
- 1983-1989: Arrasate eta Aretxabaleta.
- 1989: Bizkaian sortutako aurrekinak: Durango eta Ermua.
- 1990eko hamarkadakoak: Herrietako Euskara-Taldeen goranzko fenomenoaren abiada:
- 1990: Tolosa, Bergara eta Oñati.
- 1991: Eskoriatza, Lasarte-Oria eta Donostia.
- 1992: Eibar, Andoain, Zumarraga-Urretxu, Barakaldo, Errenteria (eta Debagune federazioa).
- 1993: Portugalete, Gasteiz, Beasain.
- 2000z geroztik sortutakoak
Tokiko hedabideak
aldatuEuskal Herriko zenbait tokiko hedabide (18)
Goiko zerrenda horrek ez ditu, jakina, tokiko hedabide guztiak batzen. Badaude beste hainbat blog, irrati, aldizkari, etab.
Irrati-kateak, esaterako:
Erreferentziak
aldatu- ↑ Aperribai, Julen. «Aterki bat euskaltzaletasunari» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
- ↑ [1], BERRIA: Udala «jazarri» egiten zaiola eta, Abadiñotik alde egitea erabaki du Topaguneak (2012/12/23)
- ↑ Iraola, Arantxa. (2023-09-23). «Topaguneko lehendakari berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
- ↑ [2][Betiko hautsitako esteka], Lehen kongresuaren kronika
- ↑ [3][Betiko hautsitako esteka],Oinarriparrak dokumentua
- ↑ a b c d «Non gaude» Topagunea (Noiz kontsultatua: 2022-10-08).
- ↑ Arruti Landa, Iñaki. (1996). «Euskara elkarteak: jatorria eta norabidea» BAT (16): 31–47. ISSN 1130-8435. (Noiz kontsultatua: 2024-08-21).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Topagunearen ataria
- Euskara elkarteen mapa, Topagunea.eus atarian
- "TOKIKOM, toki komunikabideen bateragunea"
- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez) Kultur Kabia Zerbitzuak
- Mintzapraktika
- Gazteen euskararen erabileraz gogoeta Topaguneak, Soziolinguistika Klusterrak eta Urtxintxak "Argia" astekarian (2008-09-14)
- Kameratoia, Euskal Herriko Ikus-entzunezko Rallya