Zorrizketan Lezamako euskara elkartearen izena da. Zorrizketan elkartea 1998an sortu zen, Lezamako hainbat euskaltzalek bultzaturik.

Txorierriko beste euskara elkarteekin batera, Totoan federazioan hartzen du parte eta Aikor aldizkaria argitaratzen du besteekin batera.

Hainbat lan egin ditu elkarteak azken urte hauetan. Horien artean nabarmenenak Mikel Zarate lezamar idazleari egindako omenaldia, Lezamako ondarea batzeko egindako lana (toponimia, Lezamako euskalkiaren berezitasunak jasotzea, ...) eta Ekidazu abesbatza bera sortzea.

Kanpo estekak aldatu