Lau Haizetara

Errenteriako euskara-elkartea
Lau Haizetara euskaldunon elkartea» orritik birbideratua)
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Lau haizetara (argipena)»

Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea Errenteria-Oreretan euskararen normalizazioaren alde eta bertako hizkuntz komunitatearen trinkotzearen alde lan egiten duen euskara elkartea da. Lau Haizetara, era berean, Topaguneako kidea da.

1992an sortu zen euskararen normalizazioan laguntzeko helburuaz. 92ko abenduan egin zen batzar batean herriko euskaldunak bilduko zituen gune bat osatzea erabaki zen; helburu nagusia Errenterian euskaraz bizi ahal izatea zen. Lau haizetara aldizkaria argitaratzen du elkarteak. Oarsoaldeko euskara batzordearekin batera Kilkir haurrentzako aldizkaria eta Muxutruk gaztetxoentzako aldizkaria ere kaleratzen ditu. Elkarteko bertsolaritza sailak kudeatzen du, bestalde, Xenpelar bertso eskola eta izen bereko kultura astea. Eskolatik Kalera aisialdi proiektua martxan du elkarteak, eta Errenteriako euskalgintzaren gunean ere parte hartzen du. 130 bazkide inguru ditu elkarteak.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak aldatu