Kultur Kabia

Kabia euskararekiko motibazioan zein erabileran eragiteko esperientzia biziak diseinatzen eta kudeatzen dituen enpresa da. Urteetan metatutako jakintza eta esperientziari esker, gazteentzako aisialdi esperientzietan adituak dira. Besteak beste, Harrapazank eta Izarren Distira proiektu ezagunak kudeatzen ditu.

Bezeroen kezkei zein nahiei irtenbide praktiko eta eraginkorrak eskaintzen dizkiete; neurrira egindako konponbideak ekoizten dituzte.

  • Beraien hitzetan: «Bezeroen beharrizanak dira gure lehengai nagusiak, euskararekiko atxikimendua gure ekimenaren iparrorratza. Metodologia berritzaile, egokitu eta eraginkor bati esker ideiak eraldatu eta ezarritako helburuak betetzeko produktu eta zerbitzuak sortu, hazten ditugu. .»

Beraien zerbitzuen arrakastaren bermea lan taldearen prestakuntzan zein eskarmentuan, merkatuaren ezagutzan oinarritzen da.

  • Kabia Euskaltzaleen Topaguneak sortu du, euskaltzaleen mugimendua biltzen duen federazioak.

EgoitzakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu