Tximintx Derioko euskara elkartea da. 2003an sortu zen eta ordutik aurrera hainbat ekimen egin ditu Derion euskararen erabilera sustatze aldera. Tximintxek hartzen du parte Euskara Elkarteen Topagunean eta Totoanen (Txorierriko euskara elkarteen federazioan).

Tximintx izena inguruetako herrietakoek derioztarrei deitzeko aspaldi erabiltzen den izena da. Izen hau Resurreccion Maria de Azkue euskaltzale handiak jaso zuen XX. mendearen hasieran atsotitz batean. Hitz honen ordaina erdaraz "chinche / punaise" izango litzateke.

Tximintx elkartearen historia aldatu

Tximintx elkartea 2003ko urtarrilean jaio zen ofizialki. Izan ere, hile horretan legeztatu zuen bere jarduna. Baina jaio arinago jaio zen. 2002ko irailetik hasita Derioko hainbat euskaltzale hasi ziren biltzen Derioko jaietan Euskal Jai bat antolatzeko asmoz. Dena den, azkar asko hortik haratago joan eta euskaldunon elkartea sortzea erabaki zuten.

Lehen ekintza 2002ko Olentzaroa izan zen. Oraindik izenik ez zuen elkarteak. Hortik aurrera elkartea legeztatu zuten, estatutuak idatzi, zuzendaritza batzordea hautatu, ... Baina herrian ez zituzten ezagutzen, ez zekiten zer zen Tximintx. Hori dela eta, komunikazio plan bat jarri zuten martxan. Hiru kartel atera zituzten horretarako: "Adi", "Hementxe gagoz" eta "Derion be euskaraz gabiltz".

Urte hauetan bere lan-ildo nagusiak hiru izan dira: alde batetik, Deriora euskarazko kalitatezko kultur ekitaldiak ekartzea, beste alde batetik, euskararen erabileran eragiteko azterketak egitea eta, hirugarrenik, hortik abiatuta, euskararen erabileran benetan eragitea.

Ekimenik garrantzitsuenak aldatu

  • Kulturgintza: hilero lehen eguenean kalitatezko euskarazko kultura ekitaldia antolatzen dute Derion. Beste kultura ekitaldi batzuk: Kanporamartxo, San Martin bertso bazkaria, Derioko jaiak (txozna eta euskal musikaren kontzertua), Olentzaroa, Santiago jaiak (euskararen eguna),...2010ean Txorierriko beste Euskara Elkarteekin batera, Baserri Antzokia eraiki zuten, Derion[1].
  • Hedabideak: Txorierriko beste Euskara Elkarteekin batera, Aikor aldizkaria ateratzen dute. Horretaz gain, Aikorren artikuluak Bestorrene ezizenarekin argitaratzen dituzte.
  • Haur eta gazteak: Bilboko Zenbat Gara elkartearekin eta Derioko Guraso Elkartearekin batera, Kukuke antzerki eskola jarri du martxan.
  • Mintzapraktika: 2005/06 ikasturtean, Tximintxek martxan jarri zuen Berbalaguna Derion, Derioko udalaren laguntzaz, eta Txorierriko AEK eta Udal euskaltegiarekin batera. Hiru urte kudeatu ondoren, proiektua Txorierri osora zabaldu egin zen eta Txorierriko Berbalaguna sortu zuen. Gaur egun, 100 bat pertsona dabiltza proiektu honetan buru-belarri.
  • Ondarea berreskuratzea: 2005ean Tximintxek Derioko udalaren laguntzaz Derioztarren euskara[1] izeneko liburua argitaratu zuen. Liburua Iñaki Gamindek gidatutako ikertzaile talde batek eraman zuen aurrera: Esther Elgoibar, Jon Gaminde, Oihana Astobieta, Atotz Goikoetxea eta Ziortza Sanz. Azpimarratzekoa da azken hirurak Tximintxeko kideak direla.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu