FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa (ingelesez FIFA Club World Cup), Kluben Mundiala izenaz ezagunagoa, munduko futbol txapelketa gorena da. Bertan FIFA osatzen duten sei federazioetako txapeldunek hartzen dute parte. Europako taldeak izan dira garaipen gehien lortu dituztenak.

FIFAren Kluben arteko Munduko Kopa
FIFA Club World Cup
Konfederazioa FIFA
Sorrera 2000
2005 (gaurko egitura)
Eremua Kontinente guztiak
Taldeak 7
Garaipen gehien Espainia Real Madril (5)
Txapelduna Ingalaterra Manchester City (2023)
Webgunea www.fifa.com
Real Madrilek lau garaipen lortu ditu, azken hirurak jarraian.
FC Barcelonak hiru aldiz irabazi du txapelketa.
SC Corinthians 2012ko garaipena ospatzen.

Historia aldatu

Kontinente arteko Futbol Koparen ondorengo txapelketa da. Oraindik bi federazio nagusiak UEFA (Europa) eta CONMEBOL (Hego Amerika) badira ere, federazio guztietako txapeldunek parte hartzea erabaki zen.

2000 urtean egin zen lehenengo ekitaldia, Brasilen. Bi talde brasildarren artean jokatu zen finala, azkenik SC Corinthiansek irabazi zuena. Europar taldeen artean ordea ez zuen interes handirik piztu. 2001ean Espainian bigarren ekitaldia egitea pentsatu zen baina ez zen aurrera eraman.

2005ean berrekin zitzaion txapelketari Japonian, ordurarteko Kontinente arteko Kopa jokatzen zen tokian. Lehenengo lau ekitaldiak bertan jokatu ziren eta hurrengo biak Arabiar Emirerri Batuetan. 2011 eta 2012ko txapelketak berriz ere Japonian jokatu ziren. 2013koak Marokon izan zuen egoitza eta hurrengoak berriz Japonian, Arabiar Emirerri Batuetan, Qatarren eta Saudi Arabian izan dira.

Lehenengo hiru ekitaldietan hego amerikarrak nagusitu ziren, zehatzago esateko brasildarrak. Hurrengo bost ekitaldietan europarrek lortu zuten txapelketa irabaztea. Gehienetan finala Hego Amerikako eta Europako txapeldunen artean jokatzen bada ere, bi talde afrikar izan dira finalean, 2010an Tout Puissant Mazembe talde kongotarra, eta 2013an Raja Casablanca marokoarra. 2016an Japoniako talde bat eta 2018an antolatzailea zen Arabiar Emirerrietako talde bat izan dira finalean. 2023 artean urtero jokatu zen.

2025etik aurrera lau urtean behin jokatuko da eta selekzioen Munduko Futbol Koparen antzeko egitura izango du, baina klubek jokatuko dute.

Parte hartzaileak aldatu

Honako lehiaketa hauetako txapeldunek hartzen dute parte:

2007tik aurrera antolatzailea den herrialdeko ligako txapeldunak ere hartzen du parte.

Podiuma aldatu

     
 
 
 
Real Madril
5 Kopa
     
 
 
 
Bartzelona
3 Kopa
     
 
 
 
Corinthians
2 Kopa
     
 
 
 
Bayern
2 Kopa

Palmaresa aldatu

Urtea Egoitza Irabazlea Emaitza Bigarrena Hirugarrena Emaitza Laugarrena
2000   Brasil   SC Corinthians 0-0
(pen:4-3)
  CR Vasco da Gama   Club Necaxa 1-1
(pen:4-3)
  Real Madril
2001
-2004
ez ziren jokatu
2005   Japonia   FT São Paulo 1-0   Liverpool FC   Deportivo Saprissa 3-2   Al-Ittihad
2006   Japonia   SC Internacional 1-0   FC Barcelona   Al-Ahly SC 2-1   Club América
2007   Japonia   AC Milan 4-2   Boca Juniors   Urawa Red Diamonds 2-2
(pen:4-2)
  Étoile du Sahel
2008   Japonia   Manchester United 1-0   Liga de Quito   Gamba Osaka 1-0   CF Pachuca
2009   Arabiar Emirerri Batuak   FC Barcelona 2-1   Club Estudiantes   Pohang Steelers 1-1
(pen:4-3)
  CF Atlante
2010   Arabiar Emirerri Batuak   FC Internazionale 3-0   TP Mazembe   SC Internacional 4-2   Seongnam Ilhwa
2011   Japonia   FC Barcelona 4-0   Santos FC   Al-Sadd 0-0
(pen:5-3)
  Kashiwa Reysol
2012   Japonia   SC Corinthians 1-0   Chelsea FC   CF Monterrey 2-0   Al-Ahly SC
2013   Maroko   Bayern Munich 2-0   Raja Casablanca   Atlético Mineiro 3-2   Guangzhou Evergrande
2014   Maroko   Real Madril 2-0   San Lorenzo de Almagro   Auckland City 1-1
(pen:4-2)
  Cruz Azul
2015   Japonia   FC Barcelona 3-0   River Plate   Sanfrecce Hiroshima 2-1   Guangzhou Evergrande
2016   Japonia   Real Madril 4-2
(luz)
  Kashima Antlers   Club Atlético Nacional 2-2
(pen:4-3)
  Club América
2017   Arabiar Emirerri Batuak   Real Madril 1-0   Grêmio Porto Alegre   CF Pachuca 4-1   Al Jazira Club
2018   Arabiar Emirerri Batuak   Real Madril 4-1   Al Ain FC   River Plate 4-0   Kashima Antlers
2019   Qatar   Liverpool FC 1-0
(luz)
  CR Flamengo   CF Monterrey 2-2
(pen:4-3)
  Al-Hilal
2020   Qatar   Bayern Munich 1-0   Tigres UANL   Al-Ahly SC 0-0
(pen:3-2)
  Palmeiras
2021   Arabiar Emirerri Batuak   Chelsea FC 2-1   SE Palmeiras   Al-Ahly SC 4-0   Al-Hilal
2022   Maroko   Real Madril 5-3   Al-Hilal   CR Flamengo 4-2   Al-Ahly SC
2023   Saudi Arabia   Manchester City 4-0   Fluminense   Al-Ahly SC 4-2   Urawa Red Diamonds
  • (luz), luzapenean.
  • (pen), penalti jaurtiketak.

Garaipenak aldatu

Klubeka aldatu

Taldea Txapeldun Bigarren Hirugarren
  Real Madril 5
  FC Barcelona 3 1
  SC Corinthians 2
  Bayern Munich 2
  Liverpool FC 1 1
  Chelsea FC 1 1
  SC Internacional 1 1
  FT São Paulo 1
  AC Milan 1
  Manchester United 1
  FC Internazionale 1
  Manchester City 1
  River Plate 1 1
  CR Flamengo 1 1
  CR Vasco da Gama 1
  Boca Juniors 1
  Liga de Quito 1
  Club Estudiantes 1
  TP Mazembe 1
  Santos FC 1
  Raja Casablanca 1
  San Lorenzo de Almagro 1
  Kashima Antlers 1
  Grêmio Porto Alegre 1
  Al Ain FC 1
  SE Palmeiras 1
  Tigres UANL 1
  Al-Hilal 1
  Fluminense 1
  Al-Ahly SC 4
  CF Monterrey 2
  Club Necaxa 1
  Deportivo Saprissa 1
  Urawa Red Diamonds 1
  Gamba Osaka 1
  Pohang Steelers 1
  Al-Sadd 1
  Atlético Mineiro 1
  Auckland City 1
  Sanfrecce Hiroshima 1
  Club Atlético Nacional 1
  CF Pachuca 1

Herrialdeka aldatu

Herrialdea Txapeldun Bigarren Hirugarren
  Espainia 5
  Brasil 4 6 3
  Ingalaterra 4 2
  Katalan Herriak 3 1
  Italia 2
  Alemania 2
  Argentina 4
  Mexiko 1 4
  Japonia 1 3
  Ekuador 1
  Kongoko Errepublika Demokratikoa 1
  Maroko 1
  Saudi Arabia 1
  Egipto 4
  Costa Rica 1
  Hego Korea 1
  Qatar 1
  Zeelanda Berria 1
  Kolonbia 1

Konfederazioka aldatu

Federazioa Txapeldun Bigarren Hirugarren Laugarren
UEFA (Europa) 16 3 1
CONMEBOL (Hego Amerika) 4 12 4 1
AFC (Asia) 3 4 8
CAF (Afrika) 2 4 3
CONCACAF (Ipar eta Erdialdeko Amerika) 5 6
OFC (Ozeania) 1

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu