Club Brugge KV

Club Brugge KV (izen osoa Club Brugge Koninklijke Voetbalvereniging) Belgikako futbol talde onenetakoa da, Brujas (Brugge) hirikoa.

Club Brugge KV
Ezizena(k)Blauw-Zwart (nl) ("urdin-beltzak")
Sorrera1891
Futbol zelaiaJan Breydel estadioa
edukiera: 29.472 lagun
inaugurazioa: 1975
PresidenteaBelgika Bart Verhaeghe
EntrenatzaileaBelgika Carl Hoefkens
LigaBelgikako Pro League
2021-221.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1920an lehenengo liga eskuratu zuen taldea.
Club Bruggeko jokalariak 2005eko liga garaipena ospatzen.
Jan Breydel estadioa.

Palmaresari dagokionez Belgikako bigarren taldea da, RSC Anderlechten atzetik. Europa mailako titulurik ez du baina bi final jokatu ditu, 1976an UEFA Kopan eta 1978an Europako Kopan.

HistoriaAldatu

1890an Brugsche Football Club sortu zen. 1891ean ordea taldea berregituratu eta gaur egungo Football Club Brugeois eratu zen. Hau hartzen da taldearen fundazio datatzat. Belgikako hirugarren futbol talde zaharrena da beraz. Hasieratik talde lehiakorra osatu zuen, Ligan bigarren egin baitzute 1899, 1900, 1906, 1910 eta 1911ean. Lehenengo titulua ordea 1920an lortu zuen.

Bigarren titulurako asko itxaron behar izan zuen, 1968an irabazitako Kopararte hain zuzen ere. 1972an kluba berrizendatu zuten Club Brugge Koninklijke Voetbalvereniging eta orduan iritsi zen taldearen "urrezko aroa". Hamarkada honetan 4 Liga irabazteaz gain Europa mailan maila bikaina eman zuen Europako Kopa eta UEFA Kopako finalak jokatzeraino. Bietan Liverpool FC-k garaitu zuen.

Hurrengo hamarkadetan ere maila bikainean mantendu da RSC Anderlechti aurre eginez. Hamaika urteren ondoren Liga berria irabazi zuen 2016an eta 2015ean ere Kopa irabazi zuen, berriz ere talde indartsua duela erakutsiz. Ordutik beste hiru liga eskuratu ditu, 2018, 2020 eta 2021 denboraldietakoak hain zuzen ere.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2021
     
 
 
 
2021-2022
     
 
 
 
2022-2023

PalmaresaAldatu

Belgikan: 45Aldatu

  • Belgikako Liga (18): 1920, 1973, 1976, 1977, 1978, 1980, 1988, 1990, 1992, 1996, 1998, 2003, 2005, 2016, 2018, 2020, 2021, 2022.
  • Belgikako Kopa (11): 1968, 1970, 1977, 1986, 1991, 1995, 1996, 2002, 2004, 2007, 2015.
  • Belgikako Superkopa (16): 1980, 1986, 1988, 1990, 1991, 1992, 1994, 1996, 1998, 2002, 2003, 2004, 2005, 2016, 2018, 2021.

Nazio artean: 0Aldatu

Europako KopaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1978

UEFA KopaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1976

Europako ErrekopaAldatu

  • final aurrekoak 1992an.

Kanpo estekakAldatu