Borussia Dortmund

Borussia Dortmund (izen osoa Ballspielverein Borussia (BVB) Dortmund) Alemaniako futbol talde handienetako bat da, Bundesligak irabazteaz gain UEFAko Txapeldunen Liga eta Kontinente arteko Futbol Kopa ere irabaziak baititu. 2013ko Txapeldunen ligako finalean izan da. Etxeko partiduak Signal Iduna Park estadioan jokatu ohi ditu.

Borussia Dortmund
Borussia Dortmund.png
Ezizena(k) Die Schwarzgelben (beltz-horiak)
Sorrera 1909
Futbol zelaia Signal Iduna Park (Westfalenstadion)
edukiera: 80.720 lagun
inaugurazioa: 1974
Presidentea Alemania Reinhard Rauball
Entrenatzailea Suitza Lucien Favre
Liga Bundesliga
2019-20 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

 
Jokalariak 2011eko Bundesligako garaikurrarekin.

Parrokia katoliko batetako langileek sortu zuten taldea 1909ko abenduaren 9an. Borussia izena (Prusiaren izen latinizatua) taldea babesten zuen garagardo markak ezarria da. Lehenengo garai handia 50. hamarkada bukaeran eta 60 hasieran izan zuen, Bundesliga hasi aurreko ligan hiru aldiz gailendu baitzen. Nazioarteko kopa bat irabazi zuen lehen talde alemaniarra ere izan zen, 1966an irabazitako Europako Errekopa hain zuzen ere.

Garai onenak 90. hamarkadan ezagutu zituen. 1995 eta 2002 artean 3 Bundesliga, 2 superkopa, UEFAko Txapeldunen Liga bat eta Kontinente arteko Futbol Kopa bat irabazi zituen.

Diru arazoek taldea ia desagertarazi zuten 2005ean, baina egoerari buelta eman dio eta 2010-11 eta 2011-12 ligak irabazi ditu. 2013an gainera Txapeldunen Ligako finalean sartu da, Londresen jokatu eta 90. minutuan sarturiko gola zela eta Bayern Munichen aurka galdu duena.

2014ko denboraldia balekoa izan du, Ligan eta Kopan bigarren egin baitu baina Europan azkar kanporatu baitzuten. 2015ean makalago ibili ondoren 2016an berriz ere bigarren postua eskuratu zuen Ligan eta Kopako finalista izan zen. 2017an bere historiako laugarren Kopa eskuratu zuen.

Zaleen laguntzarik ez zaio falta, izan ere Europan batezbesteko ikusle gehien dituen kluba da.

UniformeaAldatu

Borussia Dortmunden koloreak horia eta beltza izan dira beti.

     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020

2020/2021 taldeaAldatu

2020ko abuztuaren 19a

Zbk. Postua Jokalaria
1   ATE Roman Bürki
2   ATZ Mateu Morey
5   ATZ Dan-Axel Zagadou
6   ERD Thomas Delaney
7   ERD Jadon Sancho
8   ERD Mahmoud Dahoud
9   AUR Erling Håland
10   ERD Thorgan Hazard
11   AUR Marco Reus
13   ATZ Raphaël Guerreiro
14   ATZ Nico Schulz
15   ATZ Mats Hummels
16   ATZ Manuel Akanji
18   AUR Youssoufa Moukoko
19   ERD Julian Brandt
Zbk. Postua Jokalaria
22   ERD Jude Bellingham
23   ERD Emre Can
24   ATZ Thomas Meunier
25   ATE Luca Unbehaun
26   ATZ Łukasz Piszczek
27   AUR Marius Wolf
28   ERD Axel Witsel
29   ATZ Marcel Schmelzer
30   ATZ Felix Passlack
32   ERD Giovanni Reyna
33   ERD Immanuel Pherai
35   ATE Marwin Hitz
37   ERD Tobias Raschl
-   ERD Sergio Gómez
-   AUR Rodrygo Goes

PalmaresaAldatu

Alemanian: 18Aldatu

  • Bundesliga (8): 1956, 1957, 1963, 1995, 1996, 2002, 2011, 2012
  • Kopa (4): 1965, 1989, 2012, 2017
  • Alemaniako Superkopa (6): 1989, 1995, 1996, 2008, 2013, 2014

Nazio artean: 3Aldatu

Kontinente arteko Futbol KopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1997

UEFAko Txapeldunen LigaAldatu

  • Txapelduna (1): 1997
  • Finalista (1): 2013

Europako SuperkopaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1997

UEFA KopaAldatu

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (2): 1993, 2002

Europako ErrekopaAldatu

  • Txapelduna (1): 1966

LagunartekoakAldatu

Jokaturiko nazioarteko finalakAldatu

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa 1997 Borussia Dortmund 2-0   Cruzeiro EC
Europako Kopa eta
Txapeldunen Liga
1996-97 Borussia Dortmund 3-1   Juventus FC Munich
2012-13   Bayern Munich 2-1 Borussia Dortmund Londres
Europako Superkopa 1997   FC Barcelona 3-1 (2-0, 1-1) Borussia Dortmund
UEFA Kopa 1992-93   Juventus FC 1-3, 3-0 Borussia Dortmund
2001-02   Feyenoord Rotterdam 3-2 Borussia Dortmund
Europako Errekopa 1965-66 Borussia Dortmund 2-1   Liverpool FC

Kanpo estekakAldatu


2020-21ko Alemaniako Bundesliga  
Arminia Bielefeld | Augsburg | Bayer Leverkusen | Bayern Munich | Borussia Dortmund | Borussia Mönchengladbach | Eintracht Frankfurt | Friburgo | Hertha Berlin | Hoffenheim | Köln | Leipzig | Mainz | Schalke | VfB Stuttgart | Union Berlin | Werder Bremen | Wolfsburg