Ireki menu nagusia

Wolverhampton Wanderers Football Club Ingalaterrako futbol taldea da, Wolverhampton hirian egoitza eta zelaia (Molineux Stadium) dituena. Inglaterrako 3 Liga eta 4 Kopa ditu. 1972an UEFA Kopako finala jokatu zuen.

Wolverhampton Wanderers Football Club
Ezizena(k) Wolves, The Wanderers
Sorrera 1877
Futbol zelaia Molineux Stadium
(edukiera: 29.400 lagun)
Presidentea Jeff Shi
Entrenatzailea Sao Tome eta PrincipePortugal Nuno Espírito Santo
Liga Premier League
2018-19 7.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Eduki-taula

HistoriaAldatu

St. Luke's elizan sortu zen taldea 1877an eta 1879an hiriko The Wanderers taldearekin bat egin zuen, hortik bere izena. 1888an bihurtu zen profesionala eta Ligaren sortzaileetariko bat izan zen. Lehenengo denboraldian hirugarren egin zuen eta Kopako finalera ere iritsi zen baina 3-0 galdu zuen. 1893an irabazi zuen lehenengo kopa finalean Evertoni 1-0 irabaziz. Bigarren kopa 1908an irabazi zuen bigarren mailako taldea zela.

1949an hirugarren kopa eskuratzearekin batera hasi zen Wolverhampton Wanderersen "urrezko aroa", hiru liga eta laugarren kopa eskuratu baitzituen Billy Wright kapitaina zela. Dena dela taldearen garaipenik entzutetsuena Europako Kopan izan zuen Budapest Honvéden aurka. Izan ere Hungariako selekzioko jokalari onenak baitzituen eta Ingalaterrak haiekin jokaturiko azken bi partidak galduak baitzituen. 1964an maila galdu zuen 30 urteren ondoren.

1967an lehen mailara itzuli eta Bill McGarry entrenatzailea fitxatu zuen. 1971ean ligan laugarren egin ondoren UEFA Kopako estreinako txapelketarako sailkatu zen finalera iritsi zen. Tottenham Hotspurrek garaitu zuen joanekoan 1-2 eta itzulerakoan 1-1 eginez. 70. hamarkadan beste bi titulu eskuratu zituen, 1974ko eta 1980ko Ingalaterrako Ligako Kopak.

1979an ordea diru arazo larriak izan zituen eta 1982an desagertzear ere egon zen. Urte horretan jeitsi egin zen eta ordutik urte banaka batzutan baino ez da lehen mailan izan. 2014an berriz igotzea lortu du.

PalmaresAldatu

Ingalaterran: 13Aldatu

Nazioartean: 1Aldatu

Kanpo loturakAldatu