Fulham Football Club
Fulham Football Club (ingelesez ˈfʊləm ahoskatua) Ingalaterrako futbol taldea da, Londresko Hammersmith eta Fulham barrutian egoitza eta zelaia (Craven Cottage) dituena. Titulurik izan ez arren UEFA Europa Leagueko finala jokatudu eta UEFA Intertoto Kopa irabazi du.
Ezizena(k) | The Cottagers, The Whites, The Lilywhites | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1879 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Craven Cottage edukiera: 26.600 lagun inaugurazioa: 1866 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Premier League | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2020-21 | 18.a (jeitsi da) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
HistoriaAldatu
Fulham 1879an sortu zen Fulham St Andrew's Church Sunday School F.C. izenarekin. 1893an Londres mendebaldeko liga irabazi zuten. 1898an talde profesionala bihurtu zen eta 1907an Ingalaterrako ligan sartu zen, bigarren mailan hala ere.
1949 arte ez zen lehen mailan aritu eta orduan hiru urte egin zituen bertan. Denbora luze horretan bi aldiz jokatu zuen Kopa finalerdiak, biak galduz. Hurrengo urteetan ere beste bizpairu aldiz iritsiko zen Kopako finalerdietara. 1959 eta 1968 artean lehen mailan aritu zen.
1994 eta 1997 artean hirugarren mailan aritu ondoren Mohamed Al-Fayed negoziogizon egiptiarrak erosi zuen taldea eta 2001ean jadanik lehen mailara itzuli zen. 2002an UEFA Intertoto txapelketan hartu zuen parte eta baita irabazi ere. 2007ko abenduan Roy Hodgson entrenatzailea fitxatu zuen eta 2008-09 urtean 7. egin ondoren UEFA Europa Leaguerako sailkatu zen eta hurrengo urtean finaleraino iritsi zen. Atlético de Madridek 1-0 emaitzaz garaitu zuen. 2013an Shahid Khan pakistandarrak erosi zuen baina 2014 urtean maila galdu zuen.
Irabazitako txapelketakAldatu
IngalaterranAldatu
- Bigarren maila (2): 1948-49 eta 2000-01.
Nazio artean: 1Aldatu
UEFA Europa LeagueAldatu
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 2010.
UEFA Intertoto KopaAldatu
- Txapelduna (1): 2002.
EntrenatzaileakAldatu
Emakumezkoen taldeaAldatu1993an sortu zen Friends of Fulham ordezkatzeko eta 2006an desegin zen.
Kanpo estekakAldatu
|