Juventus FC
Juventus Football Club Italia iparraldeko Torino hiriko futbol talde nagusia da, herrialde osoko zaharrenetakoa eta arrakastatsuenetakoa da. Italiako Liga 36 aldiz irabazi du 2020 arte, titulu gehien irabazi duen taldea da, eta nazioarte mailan ere hainbat txapelketa irabazi ditu, aipagarrienak Kontinente arteko Futbol Kopa eta UEFAko Txapeldunen Liga bina aldiz. Guztira titulu gehien dituen Europako laugarren taldea da, eta munduko zortzigarrena.
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezizena(k) | I bianconeri ("zuri-beltzak") La Vecchia Signora ("emakume zaharra") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1897 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Juventus Stadium edukiera: 41.507 lagun inaugurazioa: 1934 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Serie A | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Etxeko partidak Juventus Stadium estadioan jokatu ohi ditu.
Izenak eta goitizenakAldatu
Taldearen izena latinezko Iuventus hitzetik dator, zeinak "gaztaroa" ean nahi duen. Taldearen koloreak zuria eta beltza direnez i bianconeri goitizena du. Beste ezizenak la Vecchia Signora (emakume zaharra), zebre ("zebrak"), edo, iraintzeko moduko gobbi, hau da, "konkordunak", italieraz zorte onekoak ere esan nahi duelako.
HistoriaAldatu
Sorrera eta hasierako urteakAldatu
Sport Club Juventus izenarekin sortu zuten 1897an Torinoko Massimo D'Azeglio Lizeoko hainbat ikaslek, tartean lehenengo presidentea izan zen Eugenio Calfarik. Garai hartan kamiseta arrosa eta praka beltzak erabili ohi zituen. 1903 urterako jantziak hondaturik zeudela ikustean hiriko John Savage ehun-lantegiko zuzendariari eskatu zioten jantzi berriak egin zitzan. Honek ordea Ingalaterrara bidali zuen diseinu berria egin zezaten. Kolore arroxa hain gastatua zegoen ingelesek zuria zela pentsatu zutela eta Notts County-ren diseinua kopiatu zuten, marra bertikal zuri eta beltzak. Torinon ez zen aldaketa ongi ikusia izan baina 1905ean lehenengo Liga txapelketa irabaztean eredu hau gelditu zen betirako.
Talde profesionalaAldatu
1923tik aurrera Fiat taldearen jabe zen Agnelli familiaren esku egon da taldea, hauei esker Italiako lehen talde profesionala izan zen Juventus. Hasiera batean Eduardo Agnelli bihurtu zen presidentea eta berehala, 1926an, bigarren Liga irabazi zuen taldeak. 1930an Carlo Carcano entrenatzailea iritsi zen. 1931 eta 1935 arteko bost ligak jarraian irabazi zituen. Talde hartako futbolari izarrak Luis Monti, Luigi Bertolini, Renato Cesarini, Giovanni Ferrari, Raimundo Orsi eta Felice Borel ziren. Bigarren Mundu Gerrak sorturiko etenaren aurretik bi kopa ere lortu zituen, 1938an eta 1942an.
Hirukote majikoaAldatu
1950 eta 1952ko ligak irabazi ondoren, 1957an Umberto Agnelli presidente zela hiru jokalari bikain elkartu ziren taldean, Omar Sívori argentinarra, John Charles galestarra eta Giampiero Boniperti italiarra. "Hirukote majikoa" goitizena eman zitzaien. Hiru Liga eta bi kopa berri eskuratu zituen. 1961 bukatzean bik taldea utzi zuten eta argentinarra 1965 arte egon zen bertan beste liga eta kopa bana irabazizi eta Europa mailako titulu bat ere bai, 1963ko Alpeetako Kopa.
Urrezko aroa (1972-1986)Aldatu
Giampiero Boniperti jokalari ohia Juventuseko presidente bihurtu zen 1971ean eta taldearen "urrezko aroari" hasiera eman zion Italian zeuden jokalari onenak fitatzearen bidetik. Dino Zoff, Fabio Capello, Roberto Bettega, Franco Causio, Giuseppe Furino eta Claudio Gentile aritu izan ziren beste askoren artean. 1973an Europako Kopako finalera iritsi zen baina Ajax Amsterdamek garaitu zuen 1-0. Ajaxek Kontinente artekoa jokatzeari uko egin zion eta Juventusek hartu zuen bere lekua. Argentinako Independienteren aura jokatu zuen eta emaitza berarekin galdu zuen. Hamarkada honetan lortu zuen Europako titulu bakarra 1977ko UEFA Kopa izan zen, finalean Bilboko Athletic Kluba gainditu zuelarik. Italiako 5 Liga ere irabazi zituen eta Italiako futbol selekzio nazionalaren bizkarrezurra osatu zuten Juventuseko jokalariek.
80. hamarkasaren hasiera bikaina izan zen 1986 artean Italiako lau liga irabazteaz gain Europan tituluak biltzen hasi zen, 1984ean Errekopa eta Superkopa eta 1985ean hainbeste esperotako Europako eta Kontinente arteko Futbol Kopak. Taldeko izarra Michel Platini frantziarra izan zen, zeina hiru aldiz izan zen Ligako goleatzaile nagusia.
90. hamarkadaAldatu
1990an Vittorio Caissotti di Chiusano abokatua bihurtu zen presidente. Urte hartan Stadio delle Alpi futbol zelaia estrenatu zuen. 1990ean bertan eta ondoren 1993an UEFA Kopa berriak eskurau zituen. Urterik onena 1996koa izan zuen berriz ere Txapeldunen Liga eta Kontinente arteko Kopa irabazi baitzituen, baita Europako Superkopa ere. 1997an eta 1998an ere finalak jokatu zituen baina galtzaile atera zen bietan, Borussia Dortmund (3-1) eta Real Madril (1-0). Zinedine Zidane zen taldeko izarra.
XXI mendeaAldatu
2001 eta 2002an Liga berriak irabazi eta 2003an Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen berriz, oraingoan AC Milanek garaitu zuelarik.
2006ko udan, partidetan iruzur egiteko eskandaluan sartuta ibili zen Juventus taldea. Hori dela eta hainbat zigor izan zituen:
- 2005 eta 2006ko Liga tituluak kendu zizkioten.
- 2006-07ko sasoian ezin izan zuen Italiako zein Txapeldunen Ligan parte hartu.
- Italiako lehen mailatik jaitsiarazi zuten historian lehen aldiz eta puntu zigor gogorra ezarri zioten
Hala ere urte horretan bertan berriz igo eta 2012tik aurrera liga guztiak irabazi ditu erreskadan. 2014an errekorrak ezarri zituen gainera 33 partida irabazi eta 102 puntu atera zituelarik. Europako txapelketetan ere gogor ari da eta Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen 2015 urtean baina FC Barcelonak 3-1 emaitzaz garaitu zuen. 2015-16 denboraldian Italiako Liga eta Kopa irabazi zituen baina Europan ez zuen emaitza aipagarririk lortu. 2016-17an berriz ere Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen baina Real Madrilek 4-1 emaitzaz garaitu zuen.
Bederatzi liga jarraian eskuratu ondoren 2020-21 denboraldian laugarren egin zuen. Txapeldunen Ligarako sailkatu zen eta Kopa titulua ere eskuratu zuen behintzat.
UniformeaAldatu
1919-tik aurrera marra zuri eta beltzak dituen elastikoa eta galtza zuriak izan ditu, baina XXI mendean hainbat alditan erabili ditu galtza beltzak. Elastikoko marren lodiera ere aldakorra izan da.
HistorikoaAldatu
|
|
|
|
Azken urteakAldatu
|
|
|
|
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
2022/2023 TaldeaAldatu
2022ko irailaren 2an eguneratua.
|
|
PalmaresaAldatu
Italian: 58Aldatu
- Italiako futbol liga (36): 1905, 1926, 1931, 1932, 1933, 1934, 1935, 1950, 1952, 1958, 1960, 1961, 1967, 1972, 1973, 1975, 1977, 1978, 1981, 1982, 1984, 1986, 1995, 1997, 1998, 2002, 2003, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020.
- Italiako futbol kopa (14): 1938, 1942, 1959, 1960, 1965, 1979, 1983, 1990, 1995, 2015, 2016, 2017, 2018, 2021.
- Italiako superkopa (9): 1995, 1997, 2002, 2003, 2012, 2013, 2015, 2018, 2020.
Nazioartean: 11Aldatu
Kontinente arteko Futbol KopaAldatu
- Txapelduna (2): 1985, 1996.
- Finalista (1): 1973.
UEFAko Txapeldunen LigaAldatu
- Txapelduna (2): 1985, 1996.
- Finalista (7): 1973, 1983, 1997, 1998, 2003, 2015, 2017.
Europako ErrekopaAldatu
- Txapelduna (1): 1984.
- Txapeldunordea: -.
UEFA KopaAldatu
- Txapelduna (3): 1977, 1990, 1993.
- Txapeldunordea (1): 1995.
Europako SuperkopaAldatu
- Txapelduna (2): 1984, 1996.
- Txapeldunordea: -.
Alpeetako KopaAldatu
- Txapelduna (1): 1963.
LagunartekoakAldatu
- International Champions Cup (1): 2016.
Jokalari aipagarriakAldatu
- Dino Zoff (1972-83).
- Paolo Rossi (1973-75 eta 1981-85).
- Gaetano Scirea (1974-88).
- Zbigniew Boniek (1982-85).
- Michel Platini (1982-87).
- Salvatore Schillaci (1989-92).
- Roberto Baggio (1990-95).
- Alessandro Del Piero (1993-2012).
- Zinedine Zidane (1996-2001).
- Edgar Davids (1997-2004).
- Gianluigi Buffon (2001-18 eta 2019-21).
- Fabio Cannavaro (2004-06 eta 2009-10).
- Andrea Pirlo (2011-15)
- Cristiano Ronaldo (2018-).
Jokaturiko nazioarteko finalakAldatu
Txapelketa | Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista | Hiria |
---|---|---|---|---|---|
Kontinentearteko Kopa | 1973 | CA Independiente | 1-0 | Juventus | |
1985 | Juventus | 2-2 (pen 4:2) | Argentinos Juniors | ||
1996 | Juventus | 1-0 | River Plate | ||
Europako Kopa eta Txapeldunen Liga |
1972-73 | Ajax Amsterdam | 1-0 | Juventus | Belgrad |
1982-83 | Hamburger SV | 1-0 | Juventus | Atenas | |
1984-85 | Juventus | 1-0 | Liverpool FC | Brusela | |
1995-96 | Juventus | 1-1 (pen:4-2) | Ajax Amsterdam | Erroma | |
1996-97 | Borussia Dortmund | 3-1 | Juventus | Munich | |
1997-98 | Real Madril | 1-0 | Juventus | Amsterdam | |
2002-03 | AC Milan | 0-0 (pen:3-2) | Juventus | Manchester | |
2014-15 | FC Barcelona | 3-1 | Juventus | Berlin | |
2016-17 | Real Madril | 4-1 | Juventus | Cardiff | |
Europako Superkopa | 1984 | Juventus | 2-0 | Liverpool FC | |
1996 | Juventus | 9-2 (6-1, 3-1) | Paris Saint-Germain | ||
Ferien Kopa | 1964-65 | Ferencvárosi TC | 1-0 | Juventus | |
1970-71 | Leeds United | 3-3 (2-2, 1-1) | Juventus | ||
UEFA Kopa | 1976-77 | Juventus | 2-2 (1-0, 2-1) | Athletic Club | |
1989-90 | Juventus | 3-1 (3-1, 0-0) | ACF Fiorentina | ||
1992-93 | Juventus | 4-3 (1-3, 3-0) | Borussia Dortmund | ||
1994-95 | AC Parma | 2-1 (1-0, 1-1) | Juventus | ||
Europako Errekopa | 1983-84 | Juventus | 2-1 | FC Porto |
Euskal taldeen aurkako partidakAldatu
Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Juventusek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1976-77 | UEFA Kopa | Finala | Juventus Athletic |
1-0 2-1* |
Athletic Juventus |
1988-89 | UEFA Kopa | Final hamaseirenak | Juventus Athletic |
5-1 3-2 |
Athletic Juventus |
1998-99 | Txapeldunen Liga | Multzokako fasea | Athletic Juventus |
0-0 1-1 |
Juventus Athletic |
2003-04 | Txapeldunen Liga | Multzokako fasea | Juventus Real Sociedad |
4-2 0-0 |
Real Sociedad Juventus |
- 1976-77ko UEFA Kopan Juventus izan zen txapelduna kanpoko golaren balioagatik.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Italieraz) Juventusen webgunea
2022-23ko Serie A | |
---|---|
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese |