Ireki menu nagusia

Premier League (ofizialki Barclays Premier League), Erresuma Batuan The Premiership izenez ere ezaguna, Ingalaterrako futbol liga garrantzitsuena da. Munduko futbol ligarik onenetarikotzat hartzen dute zaletuek eta adituek.

Ingalaterrako futbol liga
Premier League
Antolatzailea The Premier League
Konfederazioa UEFA
Sorrera 1888 (Football League First Division)
1992 (Premier League)
Eremua  Ingalaterra
 Gales
Taldeak 20
Maila 1
Jeitsiera EFL Championship
Garaipen gehien Manchester United (13 Liga)
Txapelduna Manchester City (2018-19)
Webgunea www.premierleague.com

Premier Leaguea 1992an sortu zuten, Football League First Division (ordura arte Inglaterrako ligako maila altuena) osatzen zuten taldeek Football Leaguetik banantzea erabaki baitzuten. Era horretara, telebistako eskubide ekonomikoen gain abantaila hartuko zuten.

Gaur egun Premier Leaguea hogei taldek osatzen dute denboraldi bakoitzean. Bost talde baino ez dira txapeldunak izan: Arsenal, Blackburn Rovers, Chelsea, Manchester United eta Manchester City. Garaipen gehien lortu dituen taldea Manchester United izan da.

Urtero, denboraldiaren amaieran azken postuetan gelditzen diren taldeak English Football League Championship ligara jaisten dira, aldiz, liga hartan lehen postuetan gelritzen direnak Premier Leaguera igoz.

BabesleakAldatu

1993az geroztik, Premier Leagueak babesleak izan ditu. Babesle horrek txapelketari izen ofiziala emateko ahalmena du.

  • 1993tik 2001era: Carling (FA Carling Premiership).
  • 2001etik 2004ra: Barclaycard (Barclaycard Premiership).
  • 2004tik aurrera: Barclays (Barclays Premiership).

PodiumaAldatu

GuztiraAldatu

     
 
 
 
Manchester Utd
20 Liga
     
 
 
 
Liverpool
18 Liga
     
 
 
 
Arsenal
13 Liga

Premier League (1992- )Aldatu

     
 
 
 
Manchester Utd
13 Liga
     
 
 
 
Chelsea
5 Liga
     
 
 
 
Manch. City
4 Liga

PalmaresaAldatu

 
Manchester United da garaipen gehien lortu dituen taldea.
 
2012ko garaikurra, Manchester Cityk lorturikoa.
 
Arsenal eta Chelsearen arteko partida, 2012an.
 
Liverpoolek Ingalaterrako 18 Liga irabazi ditu baina oraindik Premier League-rik ez.
Premier Leagueko denboraldiak
Denboraldia Irabazlea Puntuak Bigarrena Puntuak Goleatzailea(k)
1992–93 Manchester United 84 Aston Villa 74   Teddy Sheringham (22)
1993–94 Manchester United 92 Blackburn Rovers 84   Andy Cole (34)
1994–95 Blackburn Rovers 89 Manchester United 88   Alan Shearer (34)
1995–96 Manchester United 82 Newcastle United 78   Alan Shearer (31)
1996–97 Manchester United 75 Newcastle United 68   Alan Shearer (25)
1997–98 Arsenal 78 Manchester United 77  D. Dublin  M. Owen
 C. Sutton (18)
1998–99 Manchester United 79 Arsenal 78  J. F. Hasselbaink
 M. Owen  D. Yorke (18)
1999–2000 Manchester United 91 Arsenal 73   Kevin Phillips (30)
2000–01 Manchester United 80 Arsenal 70   J. F. Hasselbaink (23)
2001–02 Arsenal 87 Liverpool 80   Thierry Henry (24)
2002–03 Manchester United 83 Arsenal 78   Ruud van Nistelrooy (25)
2003–04 Arsenal 90 Chelsea 79   Thierry Henry (30)
2004–05 Chelsea 95 Arsenal 83   Thierry Henry (25)
2005–06 Chelsea 91 Manchester United 83   Thierry Henry (27)
2006–07 Manchester United 89 Chelsea 83   Didier Drogba (20)
2007–08 Manchester United 87 Chelsea 85   Cristiano Ronaldo (31)
2008–09 Manchester United 90 Liverpool 86   Nicolas Anelka (19)
2009–10 Chelsea 86 Manchester United 85   Didier Drogba (29)
2010–11 Manchester United 80 Chelsea 71  Dimitar Berbatov
 Carlos Tévez (20)
2011–12 Manchester City 89 Manchester United 89   Robin van Persie (30)
2012-13 Manchester United 89 Manchester City 78   Robin van Persie (26)
2013-14 Manchester City 86 Liverpool 84   Luis Suárez (31)
2014-15 Chelsea 87 Manchester City 79   Sergio Agüero (26)
2015-16 Leicester City 81 Arsenal 71   Harry Kane (25)
2016-17 Chelsea 93 Tottenham Hotspur 86   Harry Kane (29)
2017-18 Manchester City 100 Manchester United 81   Mohamed Salah (32)
2018-19 Manchester City 98 Liverpool 97   Salah (22),  Mané (22)
  Aubameyang (22)

GaraipenakAldatu

Premier League (1993tik aurrera)Aldatu

  • Taldeka:
Taldea Garaipenak Urteak
Manchester United 13 1993, 1994, 1996, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013
Chelsea 5 2005, 2006, 2010, 2015, 2017
Manchester City 4 2012, 2014, 2018, 2019
Arsenal 3 1998, 2002, 2004
Blackburn Rovers 1 1995
Leicester City 1 2016
  • Hirika:
Hiria Garaipenak Taldeak
Manchester 17 Manchester United (13), Manchester City (4)
Londres 8 Chelsea (5), Arsenal (3)
Blackburn 1 Blackburn Rovers (1)
Leicester 1 Leicester City (1)

Guztira (1889tik aurrera)Aldatu

Premier Leaguez gain aurretik izandako First Division ere hartuta.

  • Taldeka:
Taldea Garaipenak Urteak
Manchester United 20 1908, 1911, 1952, 1956, 1957, 1965, 1967, 1993, 1994, 1996, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2007, 2008, 2009, 2011, 2013
Liverpool 18 1901, 1906, 1922, 1923, 1947, 1964, 1966, 1973, 1976, 1977, 1979, 1980, 1982, 1983, 1984, 1986, 1988, 1990
Arsenal 13 1931, 1933, 1934, 1935, 1938, 1948, 1953, 1971, 1989, 1991, 1998, 2002, 2004
Everton 9 1891, 1915, 1928, 1932, 1939, 1963, 1970, 1985, 1987
Aston Villa 7 1894, 1896, 1897, 1899, 1900, 1910, 1981
Sunderland 6 1892, 1893, 1895, 1902, 1913, 1936
Chelsea 6 1955, 2005, 2006, 2010, 2015, 2017
Manchester City 6 1937, 1968, 2012, 2014, 2018, 2019
Newcastle United 4 1905, 1907, 1909, 1927
Sheffield Wednesday 4 1903, 1904, 1929, 1930
Huddersfield Town 3 1924, 1925, 1926
Wolverhampton Wanderers 3 1954, 1958, 1959
Leeds United 3 1969, 1974, 1992
Blackburn Rovers 3 1912, 1914, 1995
Preston North End 2 1889, 1890
Portsmouth 2 1949, 1950
Burnley 2 1921, 1960
Tottenham Hotspur 2 1951, 1961
Derby County 2 1972, 1975
Sheffield United 1 1898
West Bromwich Albion 1 1920
Ipswich Town 1 1962
Nottingham Forest 1 1978
Leicester City 1 2016
  • Hirika:
Hiria Garaipenak Taldeak
Liverpool 27 Liverpool (18), Everton (9)
Manchester 25 Manchester United (20), Manchester City (5)
Londres 21 Arsenal (13), Chelsea (6), Tottenham Hotspur (2)
Birmingham 7 Aston Villa (7)
Sunderland 6 Sunderland (6)
Sheffield 5 Sheffield Wednesday (4), Sheffield United (1)
Newcastle 4 Newcastle United (4)
Leicester 1 Leicester City (1)

Premier Leagueko estatistikakAldatu

Partehartzaileak (2019-20)Aldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu